Gazte denbora lanean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-049-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
13 urterekin neskame joan zen. 27 urterekin ezkondu zen, eta bitarte horretan denbora gehiena neskame egin omen zuen. Etxean zegoenean soroan eta basoan lan egin behar izaten zuen. Garia, oloa... hartzen zituzten. Otea ereiten ere ibilia omen da. Otea "ota-kodañarekin" ebakitzen zuten eta gurdian eraman.
- Auzoa: Elosu
- Proiektua: Arabako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Ignacio Carrera - Imanol García
- Data: 2002(e)ko maiatzaren 09a
- Iraupena: 0:01:32
- Erref: LEG-049/014
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Imanol García
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Eta gaztetan hemen, Elosun, bihar asko egiten zenduan?
- Biharra, ba, derrigor ein biher biharra. Nik hamahiru urtegaz kridxada urten neban, ta gero... hogeta zazpi urtegaz ezkondu nintzen ta kridxada, denbora gehidxena kridxada. Bestelan, etxien nengonien, ba, soluen ta basuen ta danien lana.
- Soluen be bai, ez?
- Bai, bai, soluen, jorran ta ereiten ta patatak ereiten ta artuek ereiten ta… bai
- Garixe ta…
- Bai, garidxe ta orlue ta otie… Otie ebeiten be bai!
- Otie?
- Otie.
- Otie...
- Ez dakizu zer dan otie.
- Otie, bai!
- Bai, aber?
- Baiña hori mendixen dagona…
- Bai, mendidxen... "argoba", "argoma".
- Bai, bai, "argoma" erderaz.
- Bai. Bai, ze gure aitek, gure aitek, zelan alfareridxan lan eiten eban, ba, gero, zera egosteko, labak egosteko, ba erueten zan e…
- Otie.
- Otie, bai. Ta nire nebak-eta ebeiten abien, ta gero, ba, erueten gun behidxekin, burdidxekin.
- Zegaz ebagi?
- Ee.. kodañakin, kodaña gogorrak, e! Ez… honek bedarra ebaitekuek ez, ota... otakodañak! esaten zan... Bai. Ebei ta gero, ba, sarriten ba otie erueten be bai! burdidxek kargetan ta, nebairi laguntzen! Ta halantxik. Bizimodue lanien emon dogu!
Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!