Gorbeia mendian artzain; otsoarekin arazoak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-045-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gorbeia mendian artzain ibilia da Fausto. "Neberak" deitzen zitzaion sakonunean haizeak ekarritako elurra pilatzen zela azaltzen du. Etxaguenen bizi zen bera eta San Antonioetan igotzen zen Gorbeiara ardiekin. Gerra aurrean otsoarekin izan zituen arazoak kontatzen ditu. Hasieran gauez bakarrik etortzen zen, baina gero egunez ere ardiak jaten hasi zen.
- Auzoa: Elosu
- Proiektua: Arabako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Ignacio Carrera - Imanol García
- Data: 2001(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: LEG-045/009
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Imanol García
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Artzaintza , Natura » Fauna » Basoko animaliak
Transkripzioa
- Pastore horreik bidxok baiño zaharraue nau!
- Bai, zeu.
- Ta Gorbeidxen horreik baiño gehidxau egonekue! Bai.
- Eta txabolie nun zenduan?
- “Neveras”, “en las Neveras”. Oin be Neberetan edurre dau. Ez zarie egon Gorbeidxen sekule?
- Bai, bai…
- Bueno, ta ez dakizue nun dauen "Neveras", “las Neveras”? Oin be edurre dau, horti goitti ikusten da. "Neveras" da zer bat… sakon bat, ezta? ta edurrak ekartzen dau haxiegaz edurra, ta han dau almazenaute edurra. "Neveras". Ta han, e… gerra aurrien, gauken txabolie. Ta ni jun nintzen baten… Etxaguenen bizi gintzezan gu, hor, Etxaguenen —Etxaguen dau Muru onduen— Etxaguenen, ta ardidxekaz San Antonidxotan Gorbeidxera! Ta hasi zan otsue. Otsue ardidxek jaten! Ta gabien ekarten nozan ardidxek txabolondora —han [ardidxek] han egongo dire oindiño— txabolondora, ta etorten zan gabien otsue ta arranak. Arrana badakizue zer dan?
- Bai!
- Bueno, ardidxek eukiezan arran asko, ta arranak entzun orduen ni zarataka hasten nintzen, ta martxetan euen otsuek! Baie gero hasi zan egunez ardidxek jaten! Ardidxek jueten ziren abaro eiten, “a la sombra”, zera… Ta “mecagüen la leche”! Egunez ardidxek jaten! Ta ein san, baserri bat, zelan esaten jakon…? Otsue harrapetan, batzuk bolanderekaz ta tiroka ta holan, ta beste batzuk esperan. Ta Neberetan hil zan otsua, ha otsue.
- Hori gerra aurrien, ezta?
- Gerra aurrien.
- Gerra aurrian
- Gerra e… urte bi-edo holan lehenau gerrie baiño.
Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!