Euskaraz egitea debekatuta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-014-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra denbora eta euskararen debekua. Pilarren gurasoak euskaldunak ziren. Pilar bere adineko euskaldun bakarra zen Elosun. Zortzi anai-arreba izan ziren, eta anaia zaharrenak eta berak bakarrik hitz egiten zuten euskaraz. Euren etxea erre zenean, anaia zaharrena eta Pilar amaren jaiotetxean, Mallabian, egon ziren bizitzen; han, euskaraz egiten zuten etxekoekin. Anaiak, ordea, galdu egin zuen euskara.
- Auzoa: Elosu
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko apirilaren 26a
- Iraupena: 0:02:06
- Erref: LEG-014/003
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika , Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
-Eta euskaldun asko euen? Gehixenok izango ziñain euskaldunak, ezta?
-Ez… Nire edadekuen iñor be ez.
-A, ya ez euen euskaldunik, e?
-Ez. Ez, ez, ez. Ba, adibidez, nire anai-arrebak batak be ez daki. Euskaldun barrixa, txikiña, adibidez, bai, oin Aretxaletan bizi da ta, bueno, baiña beste danak, holan, zerbaitt berba batzuk solte edo, baiña bestela ez.
-Kontxo! Eta zu... zenbat anae-arreba izan ziñain?
-E, zortzi. Bederatzi izin giñen, baiña bat jaixobarri hil zan, ta zortzi.
-Eta zu zeu zaharrena?
-Bigarrena.
-Eta zure anae zaharrak be ez daki?
-Ez… Nire anai zaharrena bizi da Amurrion, baiña euskeraz ez daki. Nik ikasi neban, ba, hoixe, han gure aitta-amak, nire amak izan erderaz be ez ekixen, gutxi; aittak bai, baiña amak oso gutxi. Eta fan giñen, ba, hori, ni fan nintzenien aman baserrira, ba, hantxe [Asuntxara], hantxe ikesi neban euskeraz. Ta nire anaie... etxie erre in jakun eta fan giñen hara nire anaie ta neu. Eta nire anaie be bai, baiña, adibidez, ba, nire anaie gero ez zan bueltau eta ni faten nintzen urtero-urtero bueltatxo bat itten aitittengana eta amamangana eta, ba, hori, nire anaiai ahaztu jako. Bueno, adibidez, berba batzuk eitten eban /eitteban/, baiña oso gutxi. Eta, bueno, ni gero zelan ezkondu nintzen euskaldun bateaz, ba…
-Ya, ya, ya, eske bestela zeuk be igual galdu, ezta?
-Hoixe! hemen ez euien izten euskeraz itten, e.
-Zortzi anae-arrebatatik aitta-amak bixak euskaldunak eta euskeraz zeuk bakarrik eitten dozu?
-Bai… bai… es que lehen ezin leiken hemen euskeraz in, e! hemen gerra denporan oso debekatuta euen hori, e.
-Klaro, eta zuk, klaro…
-Ta nire edadekuak Elosun oin iñok be ez daki, e. Oin euskaldun barrixak, ba, zerbaitt, baiña bestela...
-Zu baiño zaharraguak bakarrik.
-Bai, ni baiño zaharraguak bai, baiña nire edadekuak... Ta nire atzetik datozenak be urte batzuetan ez. Oin gaztetxuak bai, e? Gaztetxuak, ba, hoixe, euskaldun barriak, baiña bai, ikastolan ta...
Egilea(k): aitanaperezz
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!