Pilar Urkiola Mandiola
Elosu auzoa; Legutio (Araba) (1942)
Biografia
Zigoitia Udalerriko Zestafe herriko Garraztegi baserrian jaio zen. Eskola eta eliza Legutioko Elosun egokitzen zitzaizkion Garraztegi etxeari. Hori dela eta, Elosun eskolatu zen sei urtetik 11 urtera bitartean. Aita Garraztegikoa bertakoa zuen, eta ama, berriz, Mallabikoa. Zortzi seme-alaba izan zituzten. Euren etxea erre zenean, Elosura joan ziren errentan. Etxea berreraiki eta urte gutxira Urrunagako urtegiaren urpean geratu zen, eta, orduan, Elosun etxe bat erosi zuten. Lurrak landu eta ganadua zaindu zuten 1980. urtean ama hil zen arte. Pilar urtebetez Aretxabaletan egon zen, Zubia sarrailagintza lantegian sarrailak nikeleztatzen. Iluntzeetan Taberna Barrian egiten zuen lan, ohe eta jateko truke. Han ezagutu zuen bere senarra izango zen Antxon Aretxaga. Berarekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEG-014 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Kepa Elortza | ||
LEG-025 | 2000 | Arabako euskara | Ignacio Carrera - Imanol GarcĂa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute