Bilbotik basorik baso itzuli ziren
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-006-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lehengusuarekin faxistak nondik ote zetotzen begira zegoela "Quinta Columna"koek tiro bat bota zioten. Kalean tiro egin eta hilda utzi zuten beste mutiko bat. Bilbotik basorik baso itzuli behar izan zuten Elosura. Lehenengo gaua Bedia herrian eman zuten.
- Auzoa: Nafarrate
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko apirilaren 16a
- Iraupena: 0:03:12
- Erref: LEG-006/014
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ihes egin beharra , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Horra sartu ziren… “junio” zelan esaten da euskeraz? Oin etxat gogoratzen!
- Guk bagilla!
- E?
- Guk bagilla!
- A bai? Horren hillen hamaretzidxan. Ta bixperan, bixperan edo egun bi lehenau edo, ba nire lehenkusi haugaz, bere alaba bategaz, han negoan miradorien, ba begire ia hor, faxistok ba batozela handi basarriti behera esaten euren /esateuren/ ta, begire ea ikusten ginduzen sartzen, ta, joe! Egoan han tableru bet, ba sendoa, holan bidxok, bat, alkarren ondoan… “Da!” Zer jo dau hemen! Zer jo dau? Bala bat, nauri bota ustien “kinta kolumnak” [ibili zien] botaten [daurezen]! Ta hori, esan dotsuten mutikoa erreketiek datozela sartu zana elixara Nafarraten, ha hil auren! Hareri buruen tiro bat emon utsien, ta han gelditu zan kalien!
- Koño! Eta zu baliak ez ziñun jo? Ez ziñun jo baliak?
- Ez, trabesañuen sartuta gelditu zan, barrure sartuta! Nauk begitu nemen ta, jode! Balie zuloa einda ikusten zan, balieri atzekaldia ikusten dxakon, basien baliei, batenbatek ni hiltera joan zan! Ba! Ematen badosta, akabo! Bertan geldituko nintzen!
- Susto ederra, ezta?
- Jode! Sustoa ba sustoagaz pasau zan, baia! Ze bizimodue pasau dun guk!
- Eta orduan ya, Bilbotik burdixorri zeure behixa erantsitta, eta zeu burdixen atzetik Dionisiokin, eta buelta etxera?
- Bai, Zeanurin gatozela, han egoan mutilla… [… bat]… kamisa baltzagaz, ta buzoagaz, ta euskaraz danok eta badator ondora ta: “¡hable usted cristiano!”, pistoliegaz, holan! Hartuta, paparrien ipiñita!
- Ta kristianoz egin bihar, e!
- Kristiano, kristiano, kristiano, euskera da kristiano… erdera baiño gehidxao!
- Baña hari eziñ esan!
- E?
- Hari ezin esan, ezta?
- Hari ezin… Joi… hari! Joe!
- Eta ondo egin zeuen bueltie Bilbotik hona?
- E?
- Bilbotik hona bueltia ondo egin zeuein?
- Ona, ona, ez!
- Problema barik?
- Bidetik ba, kamiñotik ba ezin lidxen etorri ta, basoetatik eta, zubidxek botata egoazen ta! Ta osaba ba hor basoetan-ta ibillite egoan, ta hak ezautzen ebezen hor basoak-eta; ba, baekidxen nondi etorri, ta basotik etorri giñen, ba, [baso] ta Bediaraiño(n). Bedian gaba egin, gelditu gintzen, ta han ein gemen lo, ka! Orduen ez eban hotzik eiten, ta kanpoan etzun ta han lo!
Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!