Legorreta (Gipuzkoa)

Zuka, hika eta berorika: noiz eta norekin

Zuka, hika eta berorika: noiz eta norekin <p>Lagunartean, mutilek euskaraz eta hika egiten zuten. Etxekoekin, ordea, beti zuka egin izan du. Baziren aitona-amonei berorika egiten zienak. Emakumeei zuka egiteko ohitura du. Herriko apaizari eta medikuari berorika egin behar izaten zitzaien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGO-001-054 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lagunartean, mutilek euskaraz eta hika egiten zuten. Etxekoekin, ordea, beti zuka egin izan du. Baziren aitona-amonei berorika egiten zienak. Emakumeei zuka egiteko ohitura du. Herriko apaizari eta medikuari berorika egin behar izaten zitzaien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lagunarten euskeraz itten zenduela leheno esan diazu.
- Guk mutillek bai. Mutil...
- Hika hitz eitten zenduen?
- Mutillei bai. Ta nik’e nere mouz in izan det etxen’e alabai ta andrei-ta hika... Ta gure alabak’e “Hika ikasi behar deu“ ta, beno, nik kanpokoi ta etxekoi beti zuka hitz ein diet. Etxeko... gure alabai´e sekula ez diet nik hika hitz ein. Ta hika polittagoa dala ta holako kontuk esaten dizkie, baiño nik lehen ta oain’e... Ta kanpoko emakumei’e bai.
- Launekin’e zuka itten zenduen?
- Launek segun partitzen zan; kirakoa zana, batzukin hika, eta bestek edade gehixokoa bazan, zuka, ta hola partitzen giñen, ez dakit edaden proportzion eo hola partitzen zan.
- Eta zure gurasok zuei, seme-alabai, nola itten zizuen?
- Zuka.
- Zuka?
- Ta etxe askotan ordun, gaiñea, aitton-amonai beorika. Guk ez gendun ezautu, beorika ez nun nik ikasi. Ikasi, gutxi gorabehera nola hitz eitten zan banekin, baiño, alegia, bazien aitton-amonai beorika hitz eitten zien etxek hemen. Ta zuka. Ezta hika pentsau’re!
- Zuek gurasoi zuka beti.
- Zuka.
- Baiño gurasok zuei’re bai?
- Bueno, amak akaso, baiño aitte bruskogoa izaten da gehienen, etxe gehienetan, ta aittek hika hitz eitten zuen familik bazien semei. Ta nik ez dakit aittek... nik rekuerdo gutxi dauket, zeatio sei urte nittula hil zan. Baiño senidek beti hika hitz eitten gendun guk, zeatzeko. Alegie, behin ohittu giñen, ta... Nik, berriz, arrebai hika hitz eingo nien. Amai... Arrebai. Baiño, gaiñeakon, hika sekula ez det nik kostunbreik izan, emakumek dielako eo, behin zuka hasi, ta uain’e nik emakumekin hitz eitten detenen beti zuka hitz eitten diet, ta andrea izan o alabak izan eo billobak izan... Billobai’e hika hitzik ez diet uaindio in.
- Eta, Santos, izango zan herrin apaiza, medikue, o batenbat berori in behar izaten zitzaiona.
- Zan hoi ta... hala zan, ordun berorika hitz eitteko obligazioa zan, apaiza ta medikui ta hoiri. Baiño, ez dakit, lardaskau eingo gendun akaso beorika, baiño nik hola korrekto hitz eitteko ez nun ikasi beorika. Baiño apaizai, ustez behiñipin, hala, hala zan orduko normak hala zien, beorika hitz eittea.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia