Legorreta (Gipuzkoa)

Euskara gaur egun

Euskara gaur egun <p>Legorretako euskara gustatzen zaio gehien. Euskara nondik nora hasten den aldatzen aipatzen du. Gaur egungo euskarari buruzko iritzia ematen du. Beren etxeko umeek etxean ikasitako euskara hitz egiten dute.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Legorretako euskara gustatzen zaio gehien. Euskara nondik nora hasten den aldatzen aipatzen du. Gaur egungo euskarari buruzko iritzia ematen du. Beren etxeko umeek etxean ikasitako euskara hitz egiten dute.

Transkripzioa

- Zuri nungo euskera gustatzen zaizu gehiena?
- Tolosakoa esaten due ta nei Legorretakoa gehiena gustatzen. Gutxi kanbiatzen da. Baiño hemen Ikaztegieta, Alegria kanbiau itten zan asko euskera. Ba nik ez dakit nundik hartutako doiñue ematen zien diferente. Ta Itsasondoa ta hoita hainbeste ez, baiño hemendik behera, Ikaztegietan ta Alegrin, euskera diferentegoa. Ta Tolosan, ta Legorretak nik uste gutxio bariatzen zuna Tolosakin. Ta ez dakit nundi hartzen dien gauz hoik, hola zeatzen gendun guk.
- Eta gaurko euskera, ze iruitzen zaizu?
- Gaurko euskera, nik... neetzako ez da itten. Gure burua gogortuta dao ikasteko ta nik esaten det, hobea izango da ta, alegie, ta baiño nik honi askotan esaten diot, alegie, nahio det erderaz letu, zeatio ez det entenitzen euskera hau. Ta ya erderaz ez deu ikasi, ta uaingo euskera ez deu ikasi, ez daukeu ya ze iñik guk.
- Zuek zuena.
- Bai.
- Bestela galdu ingo da.
- A bai.
- Hoi mantendu behar da.
- Ni… nik e… ez naiz aitzen gaztek hau hitz ein… hola hitz eitten die ta. Ni nere erara aitzen naiz, hitz eiten deten neurrin.
- Zuk herrin diferentzi haundie antzematen dezu zuk itten dezun euskeratik gaztek itten duenea? Esan nahi det, batuan itten duen umek’e izango die, baiño zure etxen pentsatzen det umek zuei ikasitako hizketa eukiko duela.
- Bai, gure umek gure tipoa hitz eitten due, alegie, hemen ikasi duena. Ta gero garai haitan hemen hola hitz eiten zan ta. Oain hok’e, karo, hoik’e maistra karrera in zuen ta, alegie, hor zeatzen due ta... Hau’e, oain, gaiñea, inglesa’re ikasi... ten hor dabil, oaindio’re, seme-alabak’e bea baiño haundigok inda dauzke, baiño oaindio inglesea’re jun itten da. Oaindio hoi’re ikasi nahi due.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia