Elkartasuna nagusi, etxean eta kalean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-051-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lanean irabazitako dirua etxean ematen zuten. Lagunartean, diru-kontutan elkarri laguntzen zioten.
- Auzoa: Brinkola
- Proiektua: Legazpiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko uztailaren 22a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: LGA-051/030
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Irabazitako dirua etxera entregatzen bazenduen, asteburutan eta ematen zizuen?
- Bai. Honbre, guk nahi hainbeste igual ez ziuen emango, seguro, baiño ematen ziuen, izaten gendun. Zeatio akordatzen naiz kuadrillan Oñatia, "Santu Bizixak" esaten gendiun, Corpus Euneko prozesioa, "Santu Bizixak", Oñatin hola hitz eitten dan, oiñez Brinkolatik Oñatia prozesioa ikustea. Ta danok izaten gendun dirue batek ez bestek. Ta hari, tiakin eta tiokin bizi zan eta harek: "Yo no tengo pues dinero", kakauesen batzuk erosteko izango zan gurea're baiño. Ta beti hari partitzen; ta eun baten akordatzen naiz esan ziun: "Hoy ya tengo dinero, e". "Sí?". "Sí". "Qué raro!". "Porque mi tía ha comprao el pan y se le han olvidao los cambios encima del armario y yo le he cogido". Oseake gu baiño okerrago're bazeren besta batzuk.
- Lagun artean erdaldunak ere bazittuzuen?
- Hura, horixe. Bestela euskeldunek giñan danok, e
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!