Legazpi (Gipuzkoa)

Eskolatik piper egiten zutenekoa

Eskolatik piper egiten zutenekoa <p>Eskolan askotan piper egiten zuten, eta mendira joaten ziren. Han egurrezko kanak erretzen zituzten: kanak nondik hartzen zituzten, kea nolakoa zen...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-046-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan askotan piper egiten zuten, eta mendira joaten ziren. Han egurrezko kanak erretzen zituzten: kanak nondik hartzen zituzten, kea nolakoa zen...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta nora joaten zineten piper eginda?
-Mendira.
-Nora mendira?
-Hor Saletxe aldera ta, Astaola ta. Saletxe aldera. Hor mendi baten eta han txabola bat'e bagenduken eta han erretzen gendutzen zeak, haik zer zien, zea...., zigarrok bezela, egurrezko kañak zien haik, kaña batzuk. Oain izena... Haikin.
-Nolakok zien?
-Holaxen, lapitz honetxen lodierakok.
-Luzeak zien makilla batzuk bezela?
-Bai-bai-bai. Haundik zien.
-Eta nundikan konsegitzen zittuzuen haik?
-Hura moztuta jarri ta sua ematen giñun ta sekulako kea. Min-miñe gaiñea kea.
-Eta nundik hartzen zenituzten kaña haiek?
-Mendiin, hoik mendiin zeren.
-Eta haiei sua ematen ziozuen?
-Bai. Ta erre. Haren keakin min-min-min einda. Miñe, kañe oso miñe da.
-Eta hala ere erre?
-Bai. Kea ta erre.
-Bazan erretzeko ohiturarik, zigarroa ta erretzeko ohiturarik?
-Ez, ez, zigarroik ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia