Legazpi (Gipuzkoa)

Gerraren amaierako kanpaiak

Gerraren amaierako kanpaiak Gerra bukatzera zihoala bolo-bolo zebilen, eta egun batean kanpai-hotsek adierazi zuten baietz, gerra bukatu zela. Fabrikara lanera joango balira bezala joaten ziren trintxerak egitera.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-043-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra bukatzera zihoala bolo-bolo zebilen, eta egun batean kanpai-hotsek adierazi zuten baietz, gerra bukatu zela. Fabrikara lanera joango balira bezala joaten ziren trintxerak egitera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gerra bukatzera zijola batek konbestazioa, komentarioa ta komentarioa. Ta gau baten herri baten lo. Ta nik mando bat ondon neukan gaiñea, ta mandon ondon ta mandon gaiñen junda ta mandon ondo ta ni lo seko ta mandok ez [nindun] hanka azpin hartu, mando [...] ondo-ondon hantxe. Ta kanpai hotsa tin-tin-taun, tin-tin-taun!, ta bukau zala gerrea!
-Ta zertara junda zinen ba mandoa hartuta?
-Mandoa behar izaten gendun ba trastek-eta eamateko. Nee ondon tokau zan mando hori, kanpoko erreja bati lotuta. Enda nee ondon tokau zan.
-Kanpai-hotsa gerra bukatu zala esateko.
-Kanpaiakin akordau giñan eta geo gerrea bukau zala kanpai-hotsakin. Ta, mekauen, gue poza! dedio!, bueno! Ta hartan gerrea bukau zan.
Zuen artean gerraz hitz egiten zenuten? Inork ematen zizuen gerrako notiziarik?
-Ez, ezerrez, ez. Ez ziuen ezeren notiziaik ematen guri. Gu, zer esango dizut ba, fabrikea lanea juten dan [bezelaxe] juten giñen gu.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia