Lehenengo lanak Legazpin eta Burgosen
Maisutza ikasten ari zen azken urtean, praktikak egin zituen Legazpiko San Ignazioko eskolan. Burgosen bost urtez aritu zen lanean, eta han nola moldatzen zen aipatzen du.
- Proiektua: Legazpiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2010(e)ko uztailaren 05a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: LGA-039/031
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
- Eta eskola ematen haste hori zer moduzkoa da?
- Bueno, baiño azkenengo urten praktikak itten die, e.
- Nun egin zenituen praktikak?
- Hemen Legazpin in nun, Ez dakit ze eskola. Uste det Escuelas de San Ignacio uste det ein nittula praktikak. Ein behar dittuzu praktikak, azkenengo urten.
- Eta zer moduz praktikak?
- Praktikak ondo. Bai, hori gustatzen zitan. Bueno, umekin...
- Ze eskolatan esan dezu?
- Hor San Ignacioko eskolatan. Barrio San Ignacio dao hor goien eta eskola txiki batzuk zeren hor.
- Eta Burgosen ze edadetako jendeai ematen ziozun?
- Danai. Mahitxo bat neuken parbulitondako, mahitxo bat lau silla txikikin. Eta gero eukitzen nittun hamasei, hamabost-hamasei. Edade danetakok, neskak eta mutillek."De todas la edades, era complicao, e, a cada uno tres o cuatro. Podías hacer un grupo de tres, pues eso ".
- Ze moduzko esperientzia zurea?
- Bueno, eskolea ematea berea dauke. Eta han eotea're bai, han eotea're bai.
- Etxera etorri gabe. Etortzen zinen tarteka?
- Bueno. Oporretan. Bestela ez.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!