Legazpi (Gipuzkoa)

Eibartik Legazpira joan zirenekoa

Eibartik Legazpira joan zirenekoa <p>Eibartik Legazpira etorri zirenean, Inesek 3 urte zeuzkan. Izan ere, alargun geratu zen ama, eta jaiotetxera etortzea erabaki zuen orduan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eibartik Legazpira etorri zirenean, Inesek 3 urte zeuzkan. Izan ere, alargun geratu zen ama, eta jaiotetxera etortzea erabaki zuen orduan.

Transkripzioa

-Zu Eibartik Legazpira zenbat urte zittuzula etorri zinen?
-Oin esango dizut ondo. Nere ahizpa Margarik uste det zeuzkela bost urte. Nik neuzken hiru urte. Gero zeon Antton urte terdikin, eta gero nere ama aitta hil zanen haurdun zeon, eta falta zikon bi..., zazpi hilabeteko haurdun zeon. Ta jaio zan Felix hori Sagastiberri baserrin zeatik aittajaune eta... Guk aittajaune aitonai esaten diegu aittajaune, Legazpin esaten zako. Eta jun zien aittajaune eta nere izeba bat ondio soltera zeona baserrin, bi jun zien Eibarra, lagundu zien pixkat etxea zertzen eta dana eta ia gure aittajaunek ein zittun dilijentzi danak hura ekartzeko bere baserrira, zeatik ze itten zon emakuma batek zirkunstantzi hortan han bakarrik. Eta gero ba hori. Hori dana ondo dakitt. Akordatzen naiz nei esan dielako, zeatik hori askotan entzun deu etxen eta horrekatio dauket grabauta baiƱo. Geuk, nere ahizpa Margari're ez da akordatzen aittekin presentzikin; ez gea akordatzen inor.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia