Bizi osoa euskaraz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LBU-001-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Beti euskaraz hitz egin du, erdaraz ez daki eta. Eskolan ere euskaraz ikasi zuen. Ez zegoen kanpotarrik. Orain nahasketa gehiago dago.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko apirilaren 28a
- Iraupena: 0:00:42
- Erref: LBU-001/034
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Zuk beti hitz ein al dezu euskeraz?
- Beti! erderaz ez dakigu ta beharko iñ! Beti euskeraz.
- Urdun ba al zen erderaz itten zun jendeikan?
- Gutxi. Hotan, hotan ez zan izaten.
- Eskolan’e euskeraz in zenduen?
- Dana euskeraz. Bai euskera’re bai, hala izaten zan.
- Kanpotarrik’e ez zan izango hemen...
- Kanpotarrik ordun ez, ez, ez, diferentea zan dena. Oain mezkla gehio dao.
- Oain frantsesez ta inglesez ta alemanez igual.
- Denatan. Oain ikasi’re hala itten due umek, e ! frantsesez ta alemanez ta dana aitzen die /aitzeie/ ikasten. Gure garaien ze ikasiko gendun, egualdi txarretan eskola junda… ze uste den!
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!