Laukiz

Nekazaritza giroko udalerria da, eta Bizkaiko lurralde historikoan dago kokatuta, Uribe Butroe eskualdean. Gaur egun udaletxea den eraikinean Euskal Herriaren kulturak duen pertsonaiarik itzaltsuena jaio zen 1905ean, Esteban Urkiaga, “Lauaxeta”, idazle eta olerkaria, hain zuzen ere. Balio erlijioso handiko gunea du, Unbeko santutegia, izan ere, hango iturriko ura sendagai gisa erabiltzen omen dute. Honako auzo hauek ditu: Elizalde, herriaren erdigunea eta udaletxea bertan daude, Aurrekoetxe, Jose Antonio Agirre, Mentxakaeta, Mendiondo, (Unbe-Mendi urbanizazioa bertan dago). Herriko biztanle gehienak gaur egun industria eta zerbitzuetan aritzen diren arren, herritik kanpo dauden enpresetan lan egiten dutelako da. Laukizko paisaia nekazal herri batena da oraindik ere.

Hizlariak: 2; Zintak: 3; Pasarteak: 0;
Transkribatutakoak: 0; Audioak: 0; Bideoak: 0

Hizlariak

#Hizlaria
1 Kamiroaga Unibaso, Maria 'Mari Iberre' (1927)
2 Mota Bilbao, Manoli (1918-2016)
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia