Manoli Mota Bilbao

Laukiz (Bizkaia) (1918-2016)

Biografia

1943ko apirilaren 12an jaio zen Urdulizko Osabena baserrian. Lau hilabete inguru zituela, baserria erre eta familiarteko arazo batzuk zirela medio, aitaren jaiotetxea izan zen Kurtimintu errotara bizitzera joan ziren aita, ama eta bera. Errota Laukizko Mendiondo auzoan dago eta gaur egun funtzionamenduan ez dagoen arren, bertan bizitza guztia igaro zuela kontatu zigun Manolik. 18 neba-arrebatatik zaharrena izan zen eta nagusiena izanda, asko lagundu behar izan zuen errotako lanetan. Gaztetan, lorezalea zen eta etxean laguntzeaz gain, bere afizioa ofizio bihurtzea erabaki zuen: lore-saltzaile moduan plazaz plaza loreak saltzen joaten zeneko kontu asko kontatu zizkigun. Ezkondu ostean, senarrarekin batera Getxora bizitzen joan zen eta bertan bi seme-alaba izan zituen. Bere ahizpa Josefina ere elkarrizketatu genuen, baina hau Getxon bizi izan da umea zenetik.

Zintak

KodeaDataProiektua
LKZ-003 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia