Laudio

Arabako ipar-mendebaldeko herria, Aiaraldea eskualde edo kuadrilakoa. Herri hauek ditu mugakide: Okondo, Aiara, Arrankudiaga (Bizkaia) eta Orozko (Bizkaia). Abeltzaintza zen herritarren ogibide nagusia, 60ko hamarkadara arte. Garai hartan biztanle kopurua izugarri hazi zen, industrializazioaren eraginez. Gaur egun Arabako bigarren populatuena da. Arabako beste herri batzuetan bezalaxe, bertako euskara XIX. mendearen bukaeran galdu zen. Hori bai, euskara berreskuratzeko prozesuari esker, 2010ean laudioarren laurdena zen euskalduna.

Hizlariak: 1; Zintak: 1; Pasarteak: 29;
Transkribatutakoak: 0; Audioak: 0; Bideoak: 0

Hizlariak

#Hizlaria
1 Ibarretxe Markuartu, Juan Jose (1957)
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia