Juan Jose Ibarretxe Markuartu
Laudio (Araba) (1957)
Biografia
Laudioko Berrio baserrian jaioa. Aita bertakoa zuen. Amaren familia, berriz, Lezamatik Galiziara desterratu zuten, gerra sasoian, eta ama 20 bat urterekin bueltatu zen Arabara. Herriko eskola publikoan ikasi zuen umetan, eta ondoren Ekonomia ikasketak egin zituen EHUn. Ibarretxe politikari ezaguna da: EAEko lehendakaria izan zen 1999tik 2009ra bitartean. EAJ alderdikoa, 1979an hasi zen politikagintzan: Laudioko alkate izan zen eta baita Arabako Batzar Nagusietako batzarkide, Eusko Legebiltzarreko kide eta EAEko lehendakariorde ere. Elkarrizketatu genuenean ALC Agirre Lehendakaria Centerreko burua zen. Elkarrizketan bereziki bere haurtzaroaz hitz egin zigun, gaztaroko oroitzapenez eta euskara ikasteko prozesuaz.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LAU-001 | 2017 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria - Iker Ugalde |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute