Andoni Unanue Lekuona
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) (1932-2016)
Biografia
Lasarten, Urretatarren etxean jaio zen. Bere aitak eta amak bertan lan egiten zuten, batak txofer eta besteak neskame modura. Bertan ezagutu zuten elkar eta etxe handiaren ondoan jarri ziren bizitzen. Bost senide izan ziren eta gerra-garaian Zarautzen pasatu zituzten bizpahiru hilabete. Opor modukoak izan ziren haientzat, baina berehala itzuli ziren Lasartera. Bederatzi urterekin Oriara joan ziren bizitzera eta hamahiru urte zituela Bruneten fabrikan hasi zen lanean bulegoan. Hogeita bi urte eman zituen bertan eta gero komertzial ibili zen, Espainian zehar batez ere. Hamazortzi urterekin abesbatza batean kantatzen hasi zen, bere aitak egiten zuen bezala. Ezkondu zenean joan zen Hernanira bizitzera eta geroztik han bizi izan da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LAS-009 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Ansa |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute