Joxe Migel ArgiƱarena Otamendi

Errazkin auzoa; Larraun (Nafarroa) (1948)

Biografia

Joxe Migel Argiñarena 1948ko apirilaren 18an jaio zen, Errazkinen. Errazkingo Bengoetxeakoa zuten aita, eta ama, aldiz, Gaintzakoa (Nafarroa), "Matxindon" baserrikoa. Hamabi senidetan hamargarrena da Joxe Migel. Errazkingo kontuak esaten ditu Joxe Migelek elkarrizketan, 9 urterekin Mailopera behiak jeztera pozik joaten zen ume garaiko kontuetatik hasi eta egungoetaraino. 16-17 urte inguru zituela Donostiako aroztegi batean hasi zen lanean, eta bertara ezkonduko zen gero. Egur-lanei lotuta egin du bizibidea, eta egun lantegi baten jabe da. Beti izan du pilotarekiko zaletasuna Joxe Migelek, eta Errazkin garai batean pilotari profesional asko emandako herria izaki, aipagai ditu pilota kontuak ere. Bertsolaritzaz ere mintzatu da, nola ez. Hura izan du zaletasunik handiena bizitzan. Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapela hiru bider irabazitakoa da Joxe Migel, 1979, 1982 eta 1986 urteetan, hain justu ere, eta hamaika plaza eta lagun-artean kantatua. Kantulagunak ere gogoan ditu, asko eta asko. Esaterako, Mitxelena, Lazkao Txiki edo Xanti Zabala, besteak beste. 1967-1978 urte bitartean ez zen txapelketarik izan Nafarroan, eta ongi gogoan du Joxe Migelek Txapelketa berrabiatu behar izan zuteneko garaia ere.

Zintak

KodeaDataProiektua
LRN-008 2016 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia