Artoa eta garia jartzeko lurra prestatu
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LUL-010-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Lursailaren erdian artoa eta beste erdian garia jartzen zuten. Goldearekin prestatzen zuten lurra. Laiarekin ibili eta gero merienda eskaini zietenean gertatutako kontakizuna azaltzen du. Laian egiteko jendea batzen zen. Lur-saila aldapatsua zenean laia erabiltzen zuten goldearen ordez.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:02:08
- Erref: LUL-010/025
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana , Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko tresnak
Transkripzioa
-Ordun, lurra prepatzen ordia oain baiño lan gehio hartuko zenduen?
-Bueno, hartuko ez gendun ba! Alde earreko saillak itten zian! Atze hau dana, [...] jesukriston arto saillak, erdiya artua ta beste erdiya gariya.
-Zelain izaten zenduen o aldapakin?
-Ez ez ez, zelaiyak bazeuden nahikua, hor sailla nahikua bazan.
-Ordun goldia ta...
-Goldia goldiakin, bai. Hemengo aurria hau berriz aldapa xamarra, ta hau berriz zeakin [...] laiyan, geo pixkat proatuko gendula ta goldiakin, goldiakin'e poliki, [...] ez da gaur goizeko kontuba, [...], gue atta zana, [...] bestia ta hola, dozena bat gizon bildu bihar goldeako, laiyeako! Beno, saiyua in de ba, laiyan, ta geo han asko Muarre (Mugarre) ondon meinda, ta gue ama zan horrek sardintzar bana, oliyo puska batekin ta, hor beheko attona zanak: "Hau dek gauza hau! [...], hau dek gauza hau!", bai, hua antsiya, hua jateko antsiya: "Hau dek gauza hau!". Ogiya oliyotan busti, ta ordun'e al zunak al zuna! Oaintxe bezelaxe, al zunak al zuna.
-Laian iteko, jendia juntatu ingo zan...
-Juntatu itten giñan, bai, juntatu.
-Gaiñontzian artua iteko're bai?
-Ez, artua jenealian zeakin, hemen goldeako o zearako artua, toki aldapa xamarra ez baldin bazan goldeakin jiratzen zan, oain aldapa xamarra baldin baa, ordun laiyan, bai.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!