Karearen erabilera
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LUL-010-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Karea soroarentzako ongarri bezala erabiltzen zuten. Tamainan bota behar izaten zen. Etxea pintatzeko ere erabiltzen zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: LUL-010/019
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Lanbideak » Antzinako lanbideak » Karobiak eta elurzuloak
Transkripzioa
-Ta soruai ze iten ziyon ba?
-E, zea, ongarriya bezela, souantzako!
-Desinfektatu bezela?
-Bai, bai bai bai, ona, karia gauza ona baiño, geo belar kaxkarrakin'e zeatu're eitten dittu ta, galdu're eitten dittu ta, ona souantzako! Geo, txitxare ta, hoik'e bai, hoik'e akatu itten dittu ta...
-Tamaiñan bota behar ordia.
-Bai, tamaiñan bai, hoi izate zun'e, gehiyegi ez zan askotan izaten, gutxigiya bai gehiegiya, zailla pasatzea.
-Noiz ematen zan karia, ximaurtu ondorenian, aurretik?
-Ez dakit, ez dakit, hori ez dakit, akaso, akaso beitatik pixkat igual botako gendun, kare pixkat, ta geo ximaurra pixkat, hoi ez dakit, ez dakat gouan.
-Ta, etxia pintatzeko ta're in izan zenduen karia?
-Baita, baita, hua're izaten zan.
-Zeuek iten zenduen hoi o, kanpotik etortzen zan batenbat?
-Hoi, zeakin izaten zan makinakin hola, pintatzen [...] o ez, geu ez dakit aitzen giñen, ez dakit, ez dakit.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!