Larraul (Gipuzkoa)

Karea egiteko elkarlanean

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Irazu Azkue, Joxe

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LUL-010-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Karobia zaintzen zuenak sua mantendu behar zuen. Karea etxean nola erabiltzen zuten. Zenbat aldiz egin zuten ez du gogoan. Beste batzuekin elkartzen ziren karea egiteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta, beheiyan ordun sua eman, ta zaintzen zunak, bazun egurra sartziaz aparteko lanik?
-Harrek? Ez, eurre sartzen nahiko lan, sartzen. Hua, itzali be euki bihar, su haundiyakin.
-Zenbat laun eoten ziñaten?
-Nik ez dakat goguan baiño, bueno han bilduta jarri ezkeo geo egurra eamatia hua laste […] zea izaten zan txarrena, egurra ekartzen, bai. Nik ez dakit, ez dakit zenbat bihar guk kaobia in gendun, ze, ez dakit, aztu're iña dakat. Baiño, urte askotan ez dakit, ez dakit, in ote gendun'e.
-Ta zertako, etxeako ibiltzen zenduen o?
-Bai, bai bai geo souai botatzeko, geo souan zabaldu, ta harri koxkorrak danetan hola botatzen giñun, gurdiyan eamanda, ta geo [...] hua, ur pixkat bota, ta ura botzen zan garaiyan harriya bezela dana zea ta hauts-hauts inda geatzen zan, geo hua palakin hartu ta zabaldu, ta hua, hoi're [...] azkenengua azkenengua lakra ziaro hoi're, azkenengua bueno, ez dakit nik, ez dakat gouan zenbat in giñunik, ez zat goatzen, baiño ez giñun [...] asko ingo.
-Handik aurrea erosi iten zenduen? Handik aurrea erosten hasi ziñaten?
-Utzi, beno biharko utzi eziñak'e be lanak izaten ditu e, ez dakit noiz arte aitzen giñen ez dakit, gouan ez dakat, ez dakat gouan.
-Ta, zuen etxekok bakarrik itten zenduen o soziyok hartuta?
-Bi [...], alkarrekin, bai.
-Saldu ez zenduen bat'e eiten?
-Nola ba, ez dakat gouan behintzat nik, saldu bai, etxeako're, hoi terreno hoitan emateko zea hutsa ez zan izango ta, hua're bai [...] pixkat baiña geo, zea erre ta eosi ta jartzean garaiyan hua're ez da gauza haundiya geatzen e, ez ez ez da gauza haundiya geatzen. Harrek'e lerma gor itten du, bai.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia