Karea nola egiten zuten II
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Karea egiterakoan, lanik handiena harria ekartzea izaten zen. Harria ateratzeko dinamita behar zen. Zuloa eskuz palankarekin joz egiten zuten. Karea nola egiten zuten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:03:17
- Erref: LUL-010/017
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-prozesuak , Lanbideak » Antzinako lanbideak » Karobiak eta elurzuloak
Transkripzioa
-Aurrena prepatzen nahiko lan izango zan?
-Prepatzen denboa ikaragarri.
-Zenbat pago botatzen zian karobiyan?
-Ba, hori, [...] pagua subana baiña harriya ekartzen, harriya ekartzen zeon lanik haundiña.
-Nundik ekartzen zenduen?
-Ba hor bertan ba aitzen giñen hor bertan [...] harrik [...] tokik. [...] zean sartu dinamitak, ta tirua in ta [...] ekarri jun zeakin ta behiakin ta ekarri ta, segi, harri jartzen, [...]. Lan xelebria.
-Zulua iteko eskuz iten zenduen?
-Zenekin ba?
-Palankakin joz?
-Bai palanka, [...] segi, ta hola zulua [...] sartu dinamitak eta, eman su ta.
-Dinamita ze Tolosatik ekarrita o Asteasuko kanteratik o?
-Ez dakit, hoixe ez dakit nundik ekartzen zien'e, ez dakit. Ordun hola haik dinamitak ekarrita're oan bezelako zeaik oain ez lueke utziko, halako gauzak ekartzen baiño holako zeaik ez zon ta, ba.
-Ta harri pusketa haundik behar izaten al zian, karobiako... Harri pusketa haundik behar izaten zian o txikikin nahikoa?
-Beno, han han eozein jartzen zala jartzen zala geo iual-iual eosten zan han, jarri in bihar, [...] eozein mouz.
-Ta ordun geo txikitu behar izaten zenituen?
-Nola?
-Txikitu behar izaten zenituen?
-[...] holako harri koskor batzuk-eta, [...] al zan bezelakua. [...] ugari jarri, ta itxi-txita jarri bestela, baten tartian zulua uzten baldin bazan, geo hutse izaten bait zan, ta ondo bete bihar tartiak-eta.
-Ta nola iten zan aurreneko, klao, egurra sartzeko zulua utzi beharko zan, ez eroitzeko ta... Hortako abilla berko zun, ezta, gizonak?
-Nola? Hasten giñan, holakoxe [...] metro koadroa o gehixo o izaten zan, ta goitik behera bota ta, atia utzi, e, harriyak egurrai [...] bazterretik hasten giñan [...] buelta guztin, illera bat, geo hua jarri geo beste illera, ta geo beste bi illera ta pixket goora hasi arte, ta geo goora puxkat haste zan garayan [...] zea pixkana-pixkana-pixkana-pixkana harri haundia zuen ta al zan bezela, [...] ta gaiñen dana itxi, harriyakin, ez zan hua oso segurua izaten. Ta beno [...] hola pixkat tapatu ezkeo geo bai hola puxkat tapatu ezkeo tapa-tapatua, errex [...] puxkat tontortu.
-Gurutzeik o jartzen zitzaion gaiñen?
-Ez dakit, zeoze izango zun, zeoze izango zun ordun'e, bee zea, bai.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!