Soldaduak Larraulen
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LUL-010-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerran tiroak pasa zirenean, deskantsua hartu zuten. Aita etxera itzuli zitzaien. Bonbak eramaten zituzten gizonak zeintzuk ziren jakiten zuten eta umeak haiei begira ibiltzen ziren. Soldaduak bueltaka ibiltzen ziren. Esnea marmitan freskatzen edukitzen zuten, ezin izaten zutelako Donostiara eraman; eta soldaduek edan egiten zuten. Soldadu euskaldunak izaten ziren. Larraulgo soldaduak gehienak karlistak ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:02:36
- Erref: LUL-010/004
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
-Ta hoixe pasa zian, karlistan tiruak eta, gorriñak.
-Ta, ya handikan aurrea, zeak'e deskantso gehixo, han beti bildurrak eon bihar baino deskantso gehixo bai, hori ez zan denboa askoko izan e, denboa askokua ez zan hoi're.
-Hillabete bat, eun batzuk?
-Bai, eun batzuk, [...] eun batzuk, bai.
-Ta ordun ya, aita berriz'e etxea, ta berriz'e etxeko martxa...
-Bai, etxeko martxa hartu ta segi. Ta gaiñea orduan izaten zan, bonbak eaman zuna aparte izaten zan, bonbak eaman, bonbak ibiltzen zitun gizona gerriz goia eze jantzi be, [...] seiñalea hoi izaten zan, bai, bizkarrean [...] hartu, ta gerriz goia libre, ta bestia berriz kartutxerak, buelta [...] "Hoi dek, hoi dek, bonbak zebizkinak" ta gu hola alkarrei esaten aitzen giñan, ume kontuba, [...]
-Ta umek haien alboa ta arrimatzen ziñaten?
-Arrimatu? hemen ez baiño [...] zortzi hamarren bat eun pasatzen zituen hemen, ta bestekoan ta, han ibiltzen zien. [...] bestetan Asteasua juten zien ta, holaxe, gu hemen bertakuai ez gendun iten, hola etortzen zienai ez gendun sekula zeaik izaten, sekulaxe ez. Etxe hor Donostia juten diez gaiñea, birien juten diez ta, esnien ta hor bazon zean ta eoten zien marmittan ta prexkatzen jarrita ta, handik hartu ta esnia eaten zuen ta, primeran, ezen zeaik be, bai bai bai, duskusiyoik be, bai.
-Zer zian, kastillanuak zian, napar euskaldunak zian?
-Bai euskaldunak jenealian, euskaldunak bai, euskaldunak, hemen bertako hamen Astiasuko ta, holako jendi hau, ta bestia beiz hortik etorri zianak hor Azpetti aldekuak eta, [...], bai, gorrikin ibiltzen zienak.
-Hemen ordia karlistak ibiltzen zian.
-Hemen karlistak. Hemen Astiasu aldetik hemendik ibiltzen zienak hau karlista jendia zan, bai.
-Naparrak gehienak, o?
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!