Ama Donostiara joaten zen egunero esnea saltzera
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LUL-009-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bizimodua ateratzeko esne pixka bat saltzen zuten. Ama Donostiara ere joaten zen esnea, porruak, sagarrak, eta abar saltzera; horrela, bizitzeko beste ateratzen zuten. Goizeko zortzietan Villabonara zaldiz joaten ziren eta handik trolebusean Donostiara. Ibilera txarra izaten zen. Gero buelta Villabonara eta hiruretarako etxera bueltatzen ziren. Donostian egun erdia pasa eta gero pezeta batzuk besterik ez zituen ekartzen. Etxean ere ez zuten gauza handirik izaten. Sei behi zituzten eta esne gutxi ematen zuten. Baratzeko gauzak ere saltzen zituzten.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:03:44
- Erref: LUL-009/005
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Autobusak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!