Beñat Behety

Larraine (Zuberoa) (1924)

Biografia

Beñat Behety Larraineko Uthurrigoyhen etxean sortu zen, Ohartia izeneko auzoan. Beñaten aita Xengrat Behety zen, etxaldekoa, eta ama Martine Aguer, Zarzaia auzoko Xühia etxekoa (Larrainen). Anai-arrebetan Beñat zaharrena da. Jean Pierra, bigarrena, 5 urte zituelarik zendu zen. Uhartia izeneko etxera joan zen eskolara. Larraine bazterrean bizi zirenak (“Gainetejak” edo “Bazterrekoak” deitzen dira) joaten ziren bertara. Beñaten ama gazte zendu zen, seme gehienak 10 urte zituela. Ondorioz, Beñat bi urtez Nay herriko eskolara joan zen, osaba han baitzen irakasle (Behety apeza, ondotik Liginagan 30 urtez apez egon zena). Igande guziz karrikara zihoazin mezara, eta han bazkaltzen zuten. Beñatek etxearen segida hartu zuen. Laborari eta artzain lana esplikatzen du (artzaingo sistema Baxe Nafarroan eta Xiberoan ez da bera). Gazna egiten zuten. Uthurrigoyhen etxetik mitil asko pasatu ziren; haiei buruzko azalpenak ematen ditu Beñatek. Besteak beste albalakei buruz ere hitz egiten du (urtarrilean etxez etxe egiten zuten kantu eskea).

Zintak

KodeaDataProiektua
LNE-005 2014 Euskal Herriko Ahotsak
LNE-006 2014 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia