Larraine

Larraine Zuberoako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Basabürüa eskualdekoa. Udalerri hauekin egiten du muga: iparraldean Altzai-Altzabeheti-Zunharreta, Lakarri-Arhane-Sarrikotagaine eta Etxebarre, ekialdean Ligi-Atherei eta Santa Grazi, mendebaldean Lekunberri eta Mendibe   Nafarroa Behereko udalerriak eta hegoaldean, Izaba, Uztarroze eta Otsagabia, Nafarroakoak. Udalerria bera oso menditsua da: besteak beste Orhi, Belozkarre, Salhagaina eta Barazea mendiak udalerri honen lurraldean daude. Zuberoako udalerririk zabalena da bere 126,8 km²-rekin. Holtzarteko arroilak ere bertan daude. Laborantza, basogintza, artzaintza eta turismoaren inguruko zerbitzuak dira udalerriko ekonomia jarduera nagusiak.

  • Hizlariak: 5
  • Zintak: 6
  • Pasarteak: 0
  • Transkribatutakoak: 0
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 0

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia