Karabineroengatik galdu omen da euskara
Orain gazteek euskara batua ikasten dute, baina bera da Lantzeko euskaldun zahar bakarra. Badu liburu bat aitak egina. "1830, Lantzen egina" jartzen omen du.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 09a
- Iraupena: 0:01:44
- Erref: LNT-001/009
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Eta orai euskaraz zer? Jende anitzek jolasten duzie Lantzen edo?
- Orai, pues hasi dire ya mutiko batzuk, zergatik eskolan ere erakusten diote… bai, batua.
- Bai, baiño zaharretarik, zu bakarrik?
- A… bai, bai bai.
- Ta txiki ziñela igual denek eginen zuten, herrian jende guztiak euskaraz? Lehenago herri guziak eginen zuela euskaraz.
- A, bai.
- Erderaz batez.
- Bai. “Pues mil ochocientos … treinta o alguna cosa así, pero ahora […], dauke fetxa, liburue ttikie […], nere aitek egiña.
- Zure aitak eginda?
- Bai.
- Euskeraz?
- Bai, bai, hondarreko orrietan erraten du “Lantzen egiña”. Hori… nose… Eztakit seguro zer fetxa, baiño “mil ochocientos treinta o… ahora [no me acuerdo]”. Ia denbora haietan pues dena iñen zuten euskeraz.
- Joe… eta zure ustez zergatik galdu da euskara hemen?
- Pues… erraten zuten, hemen beti izenak dire “karabineroak” ta hoiek denak hondarrrekoak dira pues denak erdaldunek, erdaldunek, erdaldunek erdaldunek, ta haiekin batian…
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!