Bederatzi anai-arrebatatik gazteena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LNT-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Familiako kontuak. Bederatzi anai-arreba ziren, baina bi geratzen dira. 27 urteko diferentzia zuten nagusienetik txikienera. Bera, txikiena izan arren, ez da mimatua izan, denek agintzen zioten eta berak obeditu egin behar.
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 09a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: LNT-001/008
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
-Umeak, seme-alabak badituzu, seme eta alaba?
-Ez, gelditu naiz bakarrik mundu hontan ya. Bai, bai. Bi anai-arreba gaude, bi.
-Anai-arrebak badituzu. Zenbat anai-arreba?
-Bat. Gelditu gara… gu izanak gara... gure aite izan zen, bederatzi ume denak. Bai. Lehenbizikua mutikoa, ta gero sei neskatilla, ta gero bige hondarrekoak ginen mutikoak berriz.
-Orduan zu hondarrekoa?
-Bai, ni hondarrekoa, bai. Eta diferentziakin hogeite zazpi urtekoa.. zaharrena eta ni gazteena.
-Zu gazteena, zu etxeko mimatua?
-Bai halaxe… ez, ez, ez hori, hortan ez du ongi iten jendiak. Al kontrario da.
-Ez? Ez zara etxeko mimatua?
-Ez, ez, ez, neri denak zartakoa eman bihar… guretako… neretako. Neri denek manatu. Ta nik lana in bihar. Zer egin bihar dugu /biagu/?
Egilea(k): Amaia Larrarte (Hernani BHI) , Clara Robles (Hernani BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!