Lantz (Nafarroa)

Artzaintzan lanean

Artzaintzan lanean <p>Artzaintzara dedikatu da gehienbat Julian. 100-160 ardi inguru izan ditu. Etxetik hurbil ibili izan da.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LNT-001-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Artzaintzara dedikatu da gehienbat Julian. 100-160 ardi inguru izan ditu. Etxetik hurbil ibili izan da.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta nola bizi izan zara zu? Ze lan egin duzu?
-Lana? Pues itxeko lanak in. Bai, batzuetan ardiekin beste batzue…
-Zenbat ardi?
-Ba ehunon bat edo bai izeten zien. “Cien”.
-Ehun ardi?
-Bai. Gero ya paratu giñuen gehiago. “Ciento sesenta”, ehun ta hirutan hogei. Ezta? Hala da? Ezta hala?
- Bai, bai.
- “Ciento sesenta”, ehun ta hirutan hogei.
-Ta nun edukitzen ziñuzten, ardiak?
-Pues kubiluan ba, hor badaukegu borda, borda, idukitzeko. Orai hemendik ezta ia ikusten, zergatikan arbolak ez dute uzten, baiño hemen hurbil. Hemen berian. Bai.
-Erran ziguten joan ziñala bordara…
-Nola?
-Atzo erran ziguten, atzo erran ziguten bordara joan ziñela.
-Bai, bai, bai.
-Bi aldiz etorri giñen ta…
-Bai, orai paratu bihar dugu /biagu/ teile…teile...konpondu bihar dugu /biagu/ pixko bat, zergatik itsusiek... itsu…
-Eiten baditu.
-Itsusituta dago, itsusi.
-Bai, `itsusi´ es…“`gotera´, ¿cómo es?”
-Aa, itokiñak, itokiñak.
-Itokiñak…
-Itokiñak ez?
-Hemen bertze izen bat du.
-Aber, guk Bergaran nolan esaten degun…
-Itogiñak… Guk itokiñak.
-Baiña Bergaran... Bergaran…
-Bai, gipuzkoarrak….
-Bai, bai, bai, bai.
-Itokiñak, baiña Bergaran ez dakit nola... ez naiz akordatzen Bergaran... Itokiñak.
-Itsi…, isu…, itsu… (`itusur´ edo esan nahi du, baina ez da gogoratzen)

Egilea(k): Ander Fernandez (Hernani BHI) , Iker Imaz (Hernani BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia