Julian Beunza Illarregi

Lantz (Nafarroa) (1927)

Biografia

Aita Lantzekoa bertakoa eta ama Aritzukoa zituen. Artzaina, larogei ardiko artaldea gobernatzen zuen oraindik 2010ean elkarrizketa egin zitzaionean. Ezkongabea. Bederatzi anai-arrebatatik gazteena. Bere etxeak ez omen du azken ehun urteetan aldaketarik izan. Bera da, dirudienez, Lantzeko euskaldun zahar bakarra. Harrigarri samarra, kontuan izanda inguruko herrietan euskaldun dezente dela oraindik. Erraz samar mintzo da euskaraz. Esaten duenez, gurasoek euskaraz egiten zuten elkarrekin, seme-alabek ulertzerik nahi ez zutenean, baina berak adimena zorroztu eta ikasi egin zuen. Koldo Artolak 1986an egindako elkarrizketan bere anaia Bonifazio ere egon zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
LNT-001 2010 Alex Artzelus Mujika

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gurasoek euskaraz, seme-alabek ez ulertzeko Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Lantz husten ari da Bideoaren ikonoa
3 Eliz-kantua euskaraz Bideoaren ikonoa
4 Artzaintzan lanean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Bederatzi anai-arrebatatik gazteena Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
6 Karabineroengatik galdu omen da euskara Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Arrunt maite du euskara. Behiek ere nahiago euskaraz Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Oso famatua Lantzeko Inauteria Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
9 Tirabirak Lantz eta Olague artean Bideoaren ikonoa
10 Aritzun Lantzen baino euskara gehiago Bideoaren ikonoa
11 Lehenagoko bizimodua nahiago Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
12 Saioa mendiraino iaz arte Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
13 "Katapurtxintxe bezala" orain arte Bideoaren ikonoa
14 Burdindogiko Santo Kristoaren ermitara Bideoaren ikonoa
15 Lau herritar hil gerratean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia