Landibarre (Nafarroa Beherea)

Gauero gaztainak afaltzeko

Gauero gaztainak afaltzeko <p>Taloa ere supazterrean egiten zen. Gaztainak erre ere bai. Paderan (danbolina), esker-eskuin eraginez, buelta osoa eman gabe. Gauero jaten zituzten gaztainak, ugari baitzuten. Gaztaina bere oskolean gordetzen zen. Oskolean zeuden gaztaina pilak hamabost egunean behin gutxienez mugitu behar ziren</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LAN-001-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Taloa ere supazterrean egiten zen. Gaztainak erre ere bai. Paderan (danbolina), esker-eskuin eraginez, buelta osoa eman gabe. Gauero jaten zituzten gaztainak, ugari baitzuten. Gaztaina bere oskolean gordetzen zen. Oskolean zeuden gaztaina pilak hamabost egunean behin gutxienez mugitu behar ziren

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta, taloak’e, hor eiten ziren?
-A ba, ba, ba… Gaztainak-eta erretzen zien han.
-Gaztaina jun ta ez da erretzen ahal! Han iten ahal zen untsa asko! Egun guziz iten genitin gaztainak. Padera, padera, […] padera hola in, [imatuz], hartan.
-Itzulikatuz, hura?
-Ez zen arras itzulikatu behar’e, hola higitzen zen. Ez zen inguru osoa eman behar. Hola. Hori bakarrik. Gau guziaz. Gue etxean gau guziaz, bederen... bazen gaztaiña frango etxean. Bagenian. Ez ze… Etxe guzitan ez zen gaztaiñik e! Ta guk bagenian frango. Hiru hilaitez, gau guziez.
-Gau guziz?
-Ha.
-Esne xorta batekin edo?
-Ba, ba, ba.
-Hori zen afaria?
-Ba.
-Gaztainak eta saldia.
-A…
-Bai, gurian be, gurian be garai hareittan, afaitteko, gaztainak eta saldia.
-A…
-Etxe batzutan berakatz saldia. Beste batzutan kipula saldia.
-A, A…
-Esne trago bat eta…
-A ba, ba, ba, ba…
-Ta leku batzuetan badakit gaztenak kontserbatzeko beren kormutsetan biltzen zirela.
-A, guk’e ba!
-A bai?
-Hala behar zen in! A, bestenaz behiala denak hamabost eguneko fini gaztaiñez. Hala, aldiz, behar zen, hala irauten zien. Geo… bai, behar zien mugitu. Meta, meta iten zen sabaian ta [guo/gero] behar zen muitu, bestela umotutzen zen, umotutzen… Behar zen muitu bederen hamabost egunetaik e! Nik in nun frangotan hua. Fua/hua ene lana zen. Gehiena nintzan ta! Bo frangotan. Ez zen lan aise ta e!
-Ez?
-U!
-Zendako?
-Behar zen para egin ümatzen, ta gio ez zen sobera barreatu, barreatua utzi behar’e ta, metan, meta haundio ta [hobe da/hobegotz] kontserbatzeko! Bestela uzten ahal zen zaal-zaala’re e!, Ez, metan behar da!
-A, to! Ta gero hoek, jotzen zintin edo?
-A ba, ba, ba, ohartzen naz problema ba. Bo, erretzen baino, denbora behar zen, e… bereixten. Jotzen zen zerbaitekin, lehenik behar zen metatik kendu, ta haiek joan jotzen, ta gero behar zen esküekin bildu, artetik, morkotsen artetik. Ta ez zen eskularrüik ordüan, e!
-Ez?
-Ez. Ez zen eskularrüik, ez.
-Baina hankiakin ez zeuen iten? Hankiakin?
-A […] pala batekin joz.
-Pala batekin?
-Pala batekin jon, ba.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia