Kortezubi (Bizkaia)

Bonbardaketaren ondorena: jendea noraezean, gorpuzkiak palekin jasotzen...

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan KOR-005-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Bonbardaketa astelehenez izan zen, azoka-egunez. Bere ama ere Gernikara joana zen, eta arduraz egon ziren; baina, lehenengo bonba bota zutenerako, etxera heldu zen. Bera zubipean egon zen ezkutatuta, hotzez, eta amama joan zitzaion bila. Etxera bueltatzerakoan, beraien etxea Gernikarako bidean dagoenez, jende asko ikusi zuten bidean noraezean galduta. Gernikako izeko eta lehengusu-lehengusina batzuengatik arduratuta egon ziren, baina Forura joaten lortu zuten. Bonbardaketa ostean, likido bat bota zuten aireplanoetatik denak su har zezan. Hurrengo egunean, kale-garbitzaileak palekin gorpuzkiak jasotzen ibili ziren nortzuk ziren jakin barik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Astelehena zan, ta astelehenien Gerniken jente asko, ta guk ama falta ixen gendun, ama Gerniketik, gero etor zen ama, ama allege biher ixen /bixe/ ban etzera, lehenengoko bonbiek jo banien Gerniken, amuma, zure amuma, Barrutire sartun eta zubipengo hotzagaz ta amuma etorri hara ta amentaltxuegaz tapeta euki, egon giñen, uretan hankak, ure zubipien be, eskutxeta egon biher, oiñetakotxuek bai, ezta? Hankak bustitte ez, baia, hantxe. Gero handik urten gendunien, amuma bixi neuen nik orduen, handik hamar hille bete hil zen amuma, atxitxe ta amuma bidxek hamabi hille beten barruen, ta bagoaz etzera ta kalien, kamiñoan jentie danak, umiek be galdute, umiek be gurusoak-eta hildde, danak negarrez ta dana jentie. Ta gero amuma, han nebera bidien buztiñe atate zan, ta buztiñe ataten zan lekuen, huekoa barruen egon zan ba, ta han eskutxeta amuma, tia Gregoria haundixegaz, e! Ez honegaz txikidxegaz e! Beste tia bat, neure tia bategaz, ta joan giñen etzera ta klaro!, Gerniken, Pili ta familidxe, Pilin ama ta danak ta ka, amumak e: “ene! Nun ete die harek, nun ete die harek!” Gernike guztidxe, dana su egon zan, su! baze bonbardeotik gero likido bat edo bota biher ixen /bixe/ ben aeroplanoak, su hartzeko danak. Hurrungo egunien etor zien Pili-ta horra Forun, Forure harek erretire zien, jentiek, haunek alboko etziek danak bete zien, Gerniketik urtenda jentiek. Hil be asko, e! Hurrungo egunien barranderuek palakaz batunde, nortzuk dienik barik, danak! Eneeeei! A zan!. San Juan Ibarren be, dana behien hildde, hau erreixo ezkiñie be, arbolapie, ta jentie eskutxeta, metrailliegaz aeroplanoak, ta aeroplanoak etorten zien baju-baju-baju, armiaz artapetako moduen ta iñok defendidu be ez. Ta gero ba ostien, hona etorten giñen eskutxetan, horra gora karkaba batera.

Egilea(k): Estiñe Astorkia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia