Kortezubi (Bizkaia)

Gernikako bonbardaketan zubipean ezkutatu zen

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan KOR-005-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Durango eta Gernika bonbardatu zituztenean, 10 urte zituen. Durango bonbardatu zuten egun berean bere aitaita hil zen. Gernikako bonbardaketa hasi zenean itaurrean zebilen zubi baten azpian bere neba batekin. Aireplanoak trenbidetik zetozen, baxu-baxu. Bere nebak behiak hartuta egin zuen ihes, eta bera bertan gelditu zen beldurrez. Miliziano batzuk egon ziren zubi gainean eta haiek lagundu zioten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasa dan /pasan/ astien ixen da Durungoko bonbardeoan egune, ta orduntxe akorde dxaten, ni ni bonbardeoko egunien, euzoko neska nagosi bategaz, nik hamar urte ta nire aiztiek zortxi urte, ta etor giñen eskutxetan horraxe godxera, orduen be, hamen e esan egon lekurik niretzat, ze Gernikeko bonbardeoko jentie erretireta egon zan, ta gu horra karkaba batera joan giñen eskutxetan ta gero lehengunien, e! Radidxoak esan banien bonbardeoko egune dala Durengokoak, enee!, akorde dxaten, ene gure atxitxe hil zala hirurogeta zazpi urte. Karo, nik e, hamazortzi eingo dotez /eingotez/, hirurogeta hamazortzi..., hiruta zazpi urte. Ta etor giñen eskutxetan, ta gu, ordun entierru goixien eitxe zan, ta gu honantza gatozela hor errekan, bakixu nun?, hor beheko bidie hartzen dan lekuen, gu honantza ta abadie joan zan gorpuen bille harantz, atxitxen bille, enterretako, zelan akorde dxaten, e?. Bonbardeoko egune ixen zanien Durungokoa. Gero Gernikeko bonbardeoan egon giñen, hamendik urten ta zelan dauen zubi bet? hantxe azpidxen, itturren ibiltzen nitzen ni behidxekaz, behidxen eurretik, ta tio Jenaro atzetik, ta bonbardeetan etor zien hamendik, hortik etorte zien aeroplanoak, trenbidieri segidute, trenbidieri segiduten otsien /segidutetsien/, baju-baju-baju etorte zien aeroplanoak, ta nik itturren nauen lekuen, gure tio Jenarok behidxek basora bota bazen alpelarridxegaz ibil giñen ademas. Alpelarridxe ez dakixu zer dan?, hor dauena, hoixe harridxe, soloa zapaltzeko, artoa ereitxeko. Ta tio Jenarok ze in ban? Karkabarik karkaba eskapeu, eskutxeta, eskutxeta, jentie. Ta ni gogortute joan nitzen solora, mobidu eziñik, ta milizianuek egon zien zubi ganien ta hartunde erun ben milizianoak.

Egilea(k): Estiñe Astorkia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia