Jaurrieta (Nafarroa)

Eaurtako Eguberrietako kanta baten zatia

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan JAU-006-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eaurtako Eguberrietako kanta baten zatia. Kanta hori euskaraz ikasi zuen, baina beste asko gaztelaniazkoak ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zure gazte dembran eta, ikasi zinuen eta, e, ze(r)a, kantuz? Uskaraz?
- Kan, kantuz erderaz.
- Erderaz, e?
- Kantoak erderaz.
- Bai. Euskarazkorik bat ere ez?
- Ez, ez, ez. Kantatzen genixun, ta, “sin embargo, pues…” erderaz ziten.
- Eta, eta, eguberritan, ez zinu, ez zinuten eta…?
- E, eguberri “si no en euskera”.
- Bai?
- Bai.
- Eta zer?
- Eta, kola ikasi genixun.
- A bai? Ze, zer zen? Ze kantu zen?
- Bai, baia eztiakixut, atze zaidaxu.
- Aiba!
- "Eguberri, eguberri, gaur dala eguberria, guziak jauna sortu da, dugun alegria da". Ta gero: "Kristo xin da mundura, guztia erreskatatzera, goazen guztiok Belenera, Jesusen adoratzera". Baie, itzuz e… e(z)tiakixu segitzen.
- Kori solo?
- Bai.
- Ta luzeagoa da?
- Eztiakixu segitzen.
- Atzendu, e?
- Ta gero, gero...
- Atzendu zaizu?
- Gero… atze zaidaxu. Gero, "kristo..., a, argi, e…." atze zaidaxu, atze, atze. Eta pollita zen, zera, eskribitrik pollita zen. Kura, uskeraz xinuen ta ikasi genixun, baia baitzen kengoa, kengo uskera da.
- Bai, bai, bai.
- Xinuen klaroago ezik bertzekoek.

Egilea(k): Josune Aznarez Alkat

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia