Izurtza

Bizkaiko udalerri txikia da, Durangaldean kokatua. Izurtza erdiguneaz gain, inguruko mendietan sakabanatutako baserriak daude, Ortuzar, Etxano eta Bitaño auzoak eratzen dituztenak. Izurtzak Durangorekin egiten du muga iparraldean, Mañariarekin hegoaldean, eta Abadiñorekin ekialdean. Bertako biztanleek Durangorako joera dute. Nekazaritza izan da beti Izurtzaren jarduera ekonomiko nagusia eta Bizkaiko beste udalerri batzuek ez bezala, Izurtzak ez du XX. mendean biztanleria beherakada nabarmenik izan, Durango industria gune garrantzitsuaren ondoan kokatuta egoteagatik. Zurgintzak ere badu bere garrantzia, inguruan dauden basoak direla eta. Industria haranaren beheko aldean ezarri diren enpresetan garatu da, gehienbat ondoko Durangoren eragina dela-eta. Industrialde horietan, herriko biztanle gehienek egiten dute lan. Mendebaleko euskararen aldaera bat da herriko eta inguruko jatorrizko euskalkia. Euskal hiztunen portzentaje esanguratsua dela-eta UEMAko (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) kidea da.

Hizlariak: 3; Zintak: 3; Pasarteak: 11;
Transkribatutakoak: 1; Audioak: 0; Bideoak: 0

Hizlariak

#Hizlaria
1 Albistegi Agirre, Karmen (1922)
2 Telleria Arteaga, Salome (1925) Transkripzioaren ikonoa
3 Uriarte Barrutia, Jesus (1916-2017)
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia