Salome Telleria Arteaga

Izurtza (Bizkaia) (1925-2019)

Biografia

Izurtzako Etxaburutorren jaio zen 1925eko azken egunean; hala ere, dokumentu ofizialetan 1926koa dela agertzen da. Aita bertakoa zuen eta ama mañariarra. Hamar neba-arrebatatik bosgarrena da bera. Umetan Izurtzako eskolara joan zen, baina denbora gutxiz. Zortzi urterekin neskame lanetan hasi zen ezkondu arte: Mañarin izeko batenean umezain, Mendiolan ganadu-jagole, Bergarako txalet batean eta Bilboko Alameda Rekalden eta Agirre kalean. Gerrak Izurtzan harrapatu zuen. Durango bonbardatu zutenean, sendagai bila joan zen Durangora, haztegia (sarna) zuten-eta; baina ez zen heldu, milizianoek etxera bueltatzeko agindu zioten. Gurdia hartuta, ganaduarekin, Durangotik Larraskitura eta handik Sellara joan ziren. Sellan zeudela mairuak sartu zuren, eta bere neba bi atxilotu zituzten eta langile batailoietara eraman zituzten. Etxera bueltatzerakoan etxea hutsik aurkitu zuten, guztia ostu zieten. Bilbon zegoela, udak Portugaleten pasatzen zituen Bilboko familiarekin, eta hantxe ezagutu zuen bere senarra, "Naviera Bilbaina"ko Foruko arrantzalea, Juan Gandarias Agirrelespeiti. 25 urterekin Forura ezkondu zen eta bertan bizi izan da 58 urtez. Baserriko lanetan aritzeaz gain, eta generoa plazara eramateaz gain, etxetik kanpo ere hainbat lanetan aritu izan da: Bermeon antxoari burua kentzen, Murueta eta Foruko postari 22 urtez, Zimela jatetxean... Postari lanetan hasi zenean, motorra gidatzeko baimena atera eta mobiletea erosi zuen; beranduago, kotxerako gida-baimena atera eta "seiscientos"arekin ibili zen. Sasoi hartan, Forun andrazko gidari bi baino ez zeuden. 2010era arte ibili da bolante aurrean 26 urteko Opel Astra erretiratu ostean.

Zintak

KodeaDataProiektua
IZU-001 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 "Txintxurreka" jolasean Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Neskame batetik bestera Bideoaren ikonoa
3 Neskame lanak zein ziren Bideoaren ikonoa
4 Otxandioko eta Durangoko bonbardaketen berri Bideoaren ikonoa
5 Izurtzatik ihesi Bideoaren ikonoa
6 Itzuleran etxea hustuta Bideoaren ikonoa
7 Casillara dantzara Bideoaren ikonoa
8 Udan Portugaleten neskame Bideoaren ikonoa
9 Postari eta bestelako lanak Bideoaren ikonoa
10 "Mobilette"arekin eta "seiscientos"arekin gutunak banatzen Bideoaren ikonoa
11 Arropak zela zuritu Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia