Pierre Salles

Izura-Azme (Nafarroa Beherea) (1930)

Biografia

Pierre Altzurukun sortu zen, baina bortz urtetan Izurako Eiherara bizitzera etorri zen aitamekin. Ama Altzurukukoa zuen; aita, aldiz, Pagola Lakotegikoa. Horregatik, gaur egun, nahiz eta etxeak Eihera duen izena, “Lakoteia” erraten dio jendeak. Ofizioa aitatxik aitari eta aitak semeari transmititurikoa da. Pasaioz aipatzen du. Lau anai-arrebetarik zaharrena da Pierre. Altzurukuko Graxiana Intxausperekin ezkondu zen lehenik, bainan eritasunak eraman zuen gazterik, hiru seme-alaba ttipi utzirik. Aski fite, Marceline Prebende domintxindarrarekin ezkondu zen, eta hark hiru haurrak bereak balira bezala hezi zituen. Gerora, bertze hiru ere sortu ziren junta horretatik. Pierre, beraz, sei seme-alaben aita da. Aljeriako gerla egina da. Eiheraz ala errotaz gain, ondoan segeria (zerrategia) ere muntatu zuen. Horri esker atera zen aurrera, eiherak gainbehera erori baitziren elektrikaren etorrerarekin.

Zintak

KodeaDataProiektua
IAZ-001 2013 Euskal Herriko Ahotsak
IAZ-002 2013 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia