Izura-Azme

Izura-Azme Nafarroa Behereko udalerria da, Oztibarre eskualdean historikoki garrantzirik handiena duena. Herri mugakideak: iparraldean, Ostankoa eta Uhartehiri; ekialdean, Arhantsusi; mendebaldean, Landibarre; eta hegoaldean, Larzabale-Arroze-Zibitze eta Jutsi. Udalerritik Biduze ibaia igarotzen da, baita bertara isurtzen diren hainbat erreka ere. Azme herria 1841. urteko ekainaren 13an lotu zitzaion Izurakoari, udalerri bakarra osatzeko. Izuran Latsaga gaztelua dago. Laborantzan, abere-hazkuntzan (ardi eta behi) eta janari-industrian (esnea, haragia) oinarritzen da bertako ekonomia-jarduera nagusia.

  • Hizlariak: 2
  • Zintak: 3
  • Pasarteak: 21
  • Transkribatutakoak: 4
  • Audioak: 0
  • Bideoak: 21

Hizlariak

# Hizlaria
1 Haranberri, Zelie (1929) Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Salles, Pierre (1930)

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia