Iurreta (Bizkaia)

Gerra sasoiko bizipenak: familia sakabantuta, Arriandiko maistraren eskutitza...

Gerra sasoiko bizipenak: familia sakabantuta, Arriandiko maistraren eskutitza... Gerra aurretik Zamudioko maistra euskaldun bat izan zuten Arriandiko eskolan. Gerra sasoian Bilbon egon zen kartzelan. Handik eskutitza bidali zuen, berari zuzenduta. Arriandiko amabirjinari kapa bat egiteko dirua batzeko eskatu zion. Kartzelan josi zion kapa eta prozesioa egin zuten Amabirjinari kapa jartzeko. Etxeko guztiak sakabanatuta egon ziren, baina maistrak nonbaitetik jakin zuen beraiek etxean zeudela. Ama, aizta bi gazteagoak eta neba bat zeuden etxean, baina 17 urteko neba "kamillero" moduan eraman zuten. Bi tropen erdian zeuden eta gauez Durango aldera eramaten zituzten. Jateko eskasia izan zuten. Horrela pasa zuten 1937 urtea. Aitaren berririk ez zuten izan urtebetean. Aita izebaren etxera joan zen, baina baserria bonba batek txikitu zuen izeba bertan zela. Anaia nagusiena Francoren tropekin ibili zen, soldadutza amaitzear harrapatu zutelako, eta bi anaia gazteagoek ez zuten boluntario gisa joan nahi izan, anaiaren kontra ez aritzeko. Bietako bat preso hartu zuten eta Bilbon egon zen fusilatzeko puntuan, Arriandiko maistraren antzera. Durangoko medikuari esker salbatu ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IUR-040-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra aurretik Zamudioko maistra euskaldun bat izan zuten Arriandiko eskolan. Gerra sasoian Bilbon egon zen kartzelan. Handik eskutitza bidali zuen, berari zuzenduta. Arriandiko amabirjinari kapa bat egiteko dirua batzeko eskatu zion. Kartzelan josi zion kapa eta prozesioa egin zuten Amabirjinari kapa jartzeko. Etxeko guztiak sakabanatuta egon ziren, baina maistrak nonbaitetik jakin zuen beraiek etxean zeudela. Ama, aizta bi gazteagoak eta neba bat zeuden etxean, baina 17 urteko neba "kamillero" moduan eraman zuten. Bi tropen erdian zeuden eta gauez Durango aldera eramaten zituzten. Jateko eskasia izan zuten. Horrela pasa zuten 1937 urtea. Aitaren berririk ez zuten izan urtebetean. Aita izebaren etxera joan zen, baina baserria bonba batek txikitu zuen izeba bertan zela. Anaia nagusiena Francoren tropekin ibili zen, soldadutza amaitzear harrapatu zutelako, eta bi anaia gazteagoek ez zuten boluntario gisa joan nahi izan, anaiaren kontra ez aritzeko. Bietako bat preso hartu zuten eta Bilbon egon zen fusilatzeko puntuan, Arriandiko maistraren antzera. Durangoko medikuari esker salbatu ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia