Iurreta (Bizkaia)

Herri-basoetako lana

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IUR-025-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserriko bizimodua gogorra da. Bere aita eta senarra herri-basoetan ibili ziren lanean, diru asko irabazten ei zen. Bera eta ama etxeko lanetan eta ganaduarekin ibiltzen ziren. Iurretako herri-basoekin bukatzerakoan, aita eta senarra Garaikoetara joan ziren lanera, eta astea han pasatzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Bisímodu gogórra baserriyen, gogórra, jute(n) san gisóna, órduen sartu-jarriek onáño ite sien, da kasualidadie ise san, ónek, kofradiya-básuek ero Iyorretakuek sartzen ibili sien, landárie sartzen, da nire aitte defúntue, Jainkue séruxan euki deiyelal, ibili san, ba, piñó-suloketan, etxien onduen asitte gorantza egon sien da, piñó-sulóketan, da, ba, destáju emote utzien, da diru pillotxu etara, da ni(k) (u)kuste naban biérrien, da, órrek fásil sartze eki(e)n, baia dirú geiyau irabaste san, an, e, ba, illé batzutan, negúko libre batzuetan, aitte ta suíñe be, ántxe ibili sién, ta orduen ama ta ni, ba, etxi(e)n. Iru bei esnerako, da beste bi bustérrireko, bos bei eukitte geñusen generálien, andi bi esne gitxitxu dekiena, da beste iru olándesa ser geitxuau dekiena, esné geitxuau, da gero, ángue akabau abienien, ori be báda, Garaire asterako jute síen, astelenien juen, da sapátuen etorri, e!

Egilea(k): Alberto Errazti

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia