Karobiak I
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IUR-010-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Iurreta elizateko euskara eta toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:37
- Erref: IUR-010/002
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: Alberto Errazti
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
Karabiyek? akórdu(a)n ondo dekúas. Arreskero jun dan iruogei eo iruogei bat urtien esan erreko bape, baia nik dosena bat urte euki nebasenien, amairu bat, atzénengo erre san órtxe. Orrek itte sien, sulo bat onétara, esta?, da gero itten san karabiyen barrúen, beste arku bat onétara, arku bat, erredóndue, da arén gánien atxárriye kárgeta san. Kargeu itte san atxárriye gánien, da goiyen arri-losakas tapau itte san, garrak eta andiyek urte estaiyen da, da karabiyek aspíttik káñu(e) éuken, da karábiyen, ótia sartzeko lekúen bentanillatxo bat ónakotxe bentaniltxoa da andixík úrkulugas ótia sartze san, da orrétaxe karie errete san. Oiñ esta itten, oiñ asko kostaten da ta. Lénau bákixu, nún irabasi be eseuen jomalik eta Iénau karíak, emen badaus berrogetamar karábi, neu pe óntxe topatuko nekes erres, emíntxe, emíntxe, eméndixi Durongotik, ementxe kontórnuen. Lenau karabiyek, bi tte iru ta arkaleko onduen be badaus.
Orrek soluetaako itten sien sóluentzat kária ona da, lurre xamúrtu itten deu, érre itten deu lúrre, bai. Da oiñ órrek juen sién, órrek asko kostate ie (e)besa(n),basú(e)n otia erré be isete san, ero ótie ebái be ixete san, ote aundiye, es txikiye, ote aundiye. Da oiñ órrek karabiyok akabau sien emén, oiñ obrataako ta órr(e)tako, or Gemíkatikaántza dau karabiye, orrétaa ta de(d)iketa(n) dana, óbrataako ta, baie ostántzien iñún esta itten karabi(r)ik, e, iñun bes. Estau merési(d)u, jode! ésta erréntablie, bost ogerleko irabasteko egun gustiyen inbiosu biérrien, gaur, barris se!, sea bost ogerleko es, txakurraundi ba pes, gaur estau, jagi tte akabo da orí.
Egilea(k): Alberto Errazti
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!