Santa Marinako jaiak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IUR-008-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Iurreta elizateko euskara eta toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Alberto Errazti
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:37
- Erref: IUR-008/002
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: Alberto Errazti
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Herriko ospakizunak
Transkripzioa
“Santa Miñako jaiyek? Nik estekuas olako gogoapen aundirik, se ni seian gerran denporan arrapostén sasóe txárrekue. Da Francon denporan emen esan eitten, emen sekúlan esta itten jairik patxadas, es, emen Santa Miñako konfradiyan esta iñ jairik patxadas. Oin, nire aitte sanak esate aban Askórren, or goiyen dau, da, an emoten sala ardaue debálde orduen sasoien, da, badákixu, ordúen ardaue etxíen eskasa euki, guríen beti egon da txakóliñe, gure etxie txakoliñ-etxie ixen da lengo... Nik enauan esautu, se gerra eurreko txakoliñ-etxí(e), txakoliñ›etxí(e) gogorra, se guríen daus góiye maiye pa gure atartien kabidakuek, emen etxaurrien be badau erretratu(e), len len atara(r)ikue, etxaurreko matsa, ta guríe txakoliñ-etxie isénikue da, Kastañatzako txakóliña, Kastañatza Abáiñokua es, Kastañatza Iyorretakua. Da esate aban nire aittek, ardaue sela eote san `debálde' or, Askórren, San Kristobal eguna, “el diez de julio”, jéntia etorte ei san, ba, báskaiyekiñ dda, afáiyekin dde, gure dan beste ardau eran da erdiyekín etorte sienien, ba, batzuk sóluen, da béstie kentzen, da, al dan modúen. Iñós sertu i si(e)n, or emen estarta bat dau, estarta oin serrátute dau, oin kamiñu(e) in ddalako etxín atzetik. Errégiñie ortixi paseta ie san, estaitt se errége ixengo san, Lekeittiyon beranieta abalako, “así ke” etxonek miistro asuntue dekos. Da esate aben nire aittek orti etorri goitti bera rétuen, da klaro, or pentzau es, ta sasiye, eta estartan sartute bate paño geiyau egote sala burúe aber nok atarako aben, da...
Egilea(k): Alberto Errazti
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!