Ergako Trinitatea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ITZ-002-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Trinitateko hirugarren egunean festa egiten zen Ergako Trinitate ermitan. Gulibar guztiko jendea biltzen zen. Prozesioa egiten zen, bidean letaniak kantatuz.
- Auzoa: Larunbe
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1981(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:58
- Erref: ITZ-002/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Erromeriak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizkizunak eta otoitzak , Aisia » Jai-giroa » Auzoko ospakizunak
Transkripzioa
- (Egiten al da) erromeria edo, a la Trinidad de Aginaga edo?
- Ezta itten ya.
- Baina denboraz bai? denbora batean egiten zen?
- Bai, lenago itten tzen.
- Noiz, noiz egiten zen erromeria hura?
- Asteartean.
- Baina noiz? maiatzean, abuztuan, edo zein egunetan?
- Trintateako... iruarren eunian.
- Eta zer egiten zen? joaten zen hemendik?
- Emendi? apezaki ta... gurutzeaki ta dena, prozesioan juaten tzen.
- Bai? herri guzia?
- Erri guzia? balle guzia, Guliko balle guzia.
- Eta denak biltzen ziren ellegatu baino lehen?
- Biltzen tzeen?... Aiñaa-, Ainagara.
- Ah, Aginagara; eta gero, handik elkarrekin...
- Ta gero? andik elkarreki(n), prozesioan, gurutzeakin ta Ama Berjiñekin ta... dena.
- Eta bidez zer egiten zen, errezatu?
- Biden... letaniak kantatzen tzien.
- Latinez?
- Latinez, ta... geo, area juan? ta... nai zunak gosaldu, nai zunak mezara juan? lemixko ematen tzuten meza at, ta geo... gosaltzea denak; beis, denboa, ordu at o... ze? pastuko zen, an, gosaltzen ta... itzez, itz ekitten ta, ala, ta geo, beës, meza, ta... geo, beis... o elizea despeditzea? ta geo itxea. Ori asteartëan. Iendean? juaten tzeen... nai zunak, orduen etzen prozesioik eta ez daus, bakotxa nai zena
juaten tzen ta, ordun bai, orduen bazeen txutxeria-saltzaleak eta denetatik; nai zuna dantza, nai zunak jan, bakotxak libre zun, ta nai zunak, nai zun or-... orduen? juaten tzen? ta... bueltatzen tzen, biño asteartian ez, asteartian prozesioan juaten tzen? ta prozesioan... etortzen, bai. Orduen, bakotxa... biltzen tzen prozesiora ta, alaxe, bueltatzen tzen.
- Eta apezak predikatzen zuen?
- Ez! predikatzen... gutxi, zerbaitt, itzen batzuk itten zittun biño, lenbelen despatxatzea, elizetik ya an otza itten baitzun; ez, gu... otza zen ta, lenbelen despatxatzea. An, sue aundie itten tzuten, itxa bada ta... an, maiek ee baita, suen... ingurura jentea biltzen tzen, gosaldu eta. Ta ya, ezta kontatzekoik ortatik.
- Euskaraz ez zen predikatzen?
- Ez-ez-ez-ez-ez... ezpaitzen euskaldunik! nee denboan guk eztuu euskaldunik, kasik eta.
- Eta zu txiki edo gazte zinelarik, hemengo apeza nongoa zen?
- Eztait nungua zen; izena don Frantzisko zuen.
- Baina ez zen herri honetakoa, eta euskaraz ez zekien...
- Eztait bazakin biño nik, nik ez nuen-un zautu ure e kasi; ni aitzea, besteai aitzea.
- Eta saltzaileak zer saltzen zuten, txutxeriak bakarrik edo aziendarako yoaleak eta halako gauzak?
- Ez-ez-ez-ez-ez... yoaleak bai, bat eo beste izein tzen biño gutxi, biño... eh! txutxeriak, aurrendako txutxeriäk, dultzëak eta ala, kaameloak ta...
- Eta zer musika sonatzen zen? txistu edo... akordeonista edo?
- Bah!... enaiz ooitzen ni ya ze txistu, ze... biño, jendëa juaten tzen, inguruko jendiak juaten tzeen, akordeonon bat.
- Bai erromeria pixka bat eta egiten zen...
- Klaro, piskat animetzeko.
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!