Inazio Gorostidi Zuaznabar

Itsasondo (Gipuzkoa) (1938)

Biografia

Garaikoetxea baserrian jaio zen 1938an, Urkia auzoan, Itsasondon. 7 anai-arrebako sendia zuen eta gurasoak amezketarrak zituen. Amezketako etxea erre zenean gurasoak Urkira joan ziren bizitzera, eta bertan jaio zen Inazio. 9 urterekin Itsasondoko eskolara hasi zen, baina Urkikoei eskolarik eman nahi ez eta Altzagako eskolara joan beharra suertatu zitzaion. 3 urte egin zituen Altzagan eta ondoren Tuterarako seminariora joan zen anaiekin batera erdaraz ikasi eta lan egitera. Baserriko lanari lotuta bizi izan bada ere, basoko lanetan ere ibilia da eta, 31 urterekin hasita, Legorretako paper lantegian aritu da lanean.

Zintak

KodeaDataProiektua
ITS-004 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Idiekin eta gurdiarekin mendira
2 Eskolan izandako maisuak
3 Tuteran ikasten eta lanean ibiliak
4 Tuterako bizimodua eta baldintzak
5 Tuteratik etorritakoan, basoko lanean hasi
6 Lehengo segak nolakoak ziren
7 Enborra moztu eta garraiatzeko baliabideak
8 Inguruko zerrategiak eta errotak
9 Ogia etxean egiten zuten
10 Etxeko menua: babarrunak egunero
11 Karobiko lana fundiziorako
12 Lanean hasi zireneko bizimodua
13 Auzoaren antolamendua lehen
14 Tabernara igandetan
15 Ura nondik lortzen zuten
16 Etxean argindarra izan artekoa
17 Auzoan gaixotasunak eta erditzeak zeudenean
18 Urkiako eta inguruetako jai-giroa
19 Kuadrilla-giroko edariak
20 Sagardoa egiteko prozesua eta sagar motak
21 Lehen sagar hobeak biltzen ziren
22 Azokan saltzen eta biltegietan erosten
23 Azokan saltzeko baserrian bildu behar
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia