Ispaster (Bizkaia)

Ibarrangeluko jaien ostean ikaztokira

Ibarrangeluko jaien ostean ikaztokira <p>Behin, Ibarrangeluko jaietan karreteru egin behar izan zuen. Bertan afaria jan, erromerian dantzan egin eta etxera bueltatu zenean ikaztokira joan behar izan zuen, su hartzen zebilela iruditu zitzaiolako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ISP-010-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Behin, Ibarrangeluko jaietan karreteru egin behar izan zuen. Bertan afaria jan, erromerian dantzan egin eta etxera bueltatu zenean ikaztokira joan behar izan zuen, su hartzen zebilela iruditu zitzaiolako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kasuk be daukotez... San Andres egune, Ibarrangeluko jaidxek, San Andres egune. Ta Ibarrangelure jun jaidxetan, eta lagunek han be, eta probak. Eta batek –horrexek, Mari Jesusen... Jesus `Merru´, proban be [eitten eban]–: “Karreteru ein biher dok /biok/”, “Kauen san diez! Zelan eingo joat nik karreteru?”, “Bai, bai, karreteru ein biher dok. Kendu hori alkondariori, neuk ekarriko dotsut beste bat ta zertu”. Ein karreteru, aparidxe jan, erromeridxan jantzan ibili, ta gero euren arreba... bat euren arreba... beren arrebie ixen zan, proban juteko esan eustanen arrebie eta bestie lagune. Ta, bide batez, gorutz, etxerutz lagundu hareri. Ta handik urten ta Ispasterren /Ipistarren/ Nabarniz mendidxe [zan...], Gabika korredorin basarrittik, han mendi-mendidxen hori, ta ikeztoidxek han. Etorri etxera ta bisti... pentsau. Ze ein neban? Sue dauela pentsau. Iketza atarata zaku batzuk eta, sue da! Mekauen sandios! Ezer be ez, ez anaixiari esan ez ezer be ez. Sartu prakak, ta laukuen! Nik ez dot pentsetan erbixek be atrapauko nendunik ordun atzetik. Harik eta goiko bertara bidera artien. Aillegau nitzenien, “Ene, ez jak /etxak/ surik!”. Kauen diez, arnasie ezin hartunde, artien, hori, junde. Eta surik barik. Hiru neskatillari lagundu hiru mutillek…

Egilea(k): Xabat Plaza Gogenola (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia