Egur-ikatz artean indabak estraperloan
Bilbora eraman behar zuten egur-ikatzaren artean, indabak eramaten zituzten estraperloan. Ikatza "Fundiciones Hormazabal" izenekora eramaten zuten eta bertakoak ere nahi izaten zituen indabak langileei bazkaria emateko.
- Proiektua: Eako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Andere Gonzalez
- Data: 2012(e)ko irailaren 19a
- Iraupena: 0:02:26
- Erref: ISP-010/022
- Kodifikatzailea: Andere Gonzalez
- Gaia(k): Lanbideak » Antzinako lanbideak » Ikazkinak eta txondorrak , Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean
Transkripzioa
- Zortzi tonelada, erunde gaz Bilbora –hori Justo Silloniz eta ni– eta beste hiru tonelada inddiar.
- Baia inddarra...?
- Inddarra estraperlue zan. Inddarra estraperlue zan. Baserridxetan erosi ta erun. Eta, klaro, iketza erun gendun "Fundiciones Ormazabal". Han biherrin euen, ofizinan euen bat, geure kofradidxako neskatilla bateaz euen ezkondute. Eta [argi]... horrek ugezaba zaharrak argidxek ixeten diz ta han iketza [garbittutekun] inddar zakua. Eta, klaro, obreruari emoten eutsien /emotentzien/ harek bazkaridxe igul. Ta “Bai, guk honek saldute daukouz, honek ezin geinkez... guk einde daukou konpromixu honekin”,”Ba, nik zaku bi, 100 kilo, derrigor itxi biher deustezuez /bistezuez/”. "Kauen dios –pentsau [naben]– Dios... Hurrengun iketza ekarteko be..." zeozer, noberak be miñ hartu biher dau /bidau/ ta itxi otseguzen /itxitsouzen/. Ta esan uskun /esauskun/: “Jun horra, dutxara, on, garbittu, eta horrek erungo zaittue hamaiketakue eitten”. Nunbaitten emon euskun hamaiketakue eta "Bueno, geroarte” esan uskun. Gero hutsittu genduzen harek iketzak eta trastiek. Danak ein... Horretarako dutxau orduko ein genduzen danak hutsittu. Ta gero kristolako bazkaridxe emon euskun, hamaiketaku eta kristolako bazkaridxe. Hiru egun ein genduzen Bilbon.
- Jon (semea): Juergan?
- Bai, juergan-edo... pasau genduze, hiru egun pasau genduzen Bilbon. Uribitarten hartun gendun pixu baten habitaziñoie lo eitteko, ta hiru egun. Harek be pasau zirin.
Egilea(k): Xabat Plaza Gogenola (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!