Arrasate (Gipuzkoa)

Ogia garesti gerra osteko gosetean

Ogia garesti gerra osteko gosetean Gerra osteko gosetean, eurek patata-hazia sartu zuten soroan; baina, gauez, norbaitek hazi guztiak atera eta eraman egin zituen jateko. Ogia lortzeagatik, Asunek bere bizia arriskuan jarri zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARR-042-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra osteko gosetean, eurek patata-hazia sartu zuten soroan; baina, gauez, norbaitek hazi guztiak atera eta eraman egin zituen jateko. Ogia lortzeagatik, Asunek bere bizia arriskuan jarri zuen.

Transkripzioa

- (Asun): Baiñe falta, falta gerra denporan geuk esateko moduan, falta izan gauena izan zan ogixa, ogirik ez.
- (Arantxa): Honbre, baserrixen holako situaziño baten, bueno oin be ogixa eta olixua faltauko leizkio. Zer jana ba ez dakit. Guri faltetako beste askori be falteko lezkio, ez?
- Guri Oñatin baserritar batzuk esan doskue gerra ostetxuan kaletik, kalien jentiak dirua bai baiña jatekorik ez. Eta faten zirela eske baserrittara, zerbait jateko faborez.
- (Arantxa): Honek esaten dau, patatia erein eta hazixa atera gabian.
- (Asun): Patata zailla sartu guk…
- Eta hazixa etara jateko?
- (Asun): Gabien. Patata zailla dana patata hazixa dana atara, eta bape barik itxi.
- Hori sekula entzun barik neuken.
- (Arantxa): Hemen bai, esaten daue.
- (Asun): Eta gorrixek, […] hareik etorri zirenak lehenengo, hareik ez ziren personak e? Hareik salabajiak ziren.
- (Arantxa): Kontuz berba egin eizu, bestela kartzelara igual eruango zaue eta.
- (Asun): Erueten banaxonai ez jakonai urtebeteko bizixa jakonat eta. (…) Eta horixe falta gauan. Gu gintzonan, zenbat? Hiru, lau, sei neska. Sei neska gu etxien, eta aitta-amak eta aittajaun-amandrak, eta hor ekusten dogu reketien banderia Murugaingo puntan, eta ordurako Mondraueko miliziano bat hil euela […] eta beste ez dakit nun hil euela beste bat eta horreik danok entzunda eta banderia ikusi dogunien, aiba! Horreik ogi zurixa jakarrek; guretako ogi zurixa zan, besterik ez geuen falta guk, ogixe. […] danok urteten dogu kuadrillan, ogitten, zera Murugaiñera, eta ikusten gaue Larratxutik […] ekin dosku tiroteua, goiko puntatik etorri ziren, aiñikirri geuana reketiak, […] etorri eta “ ¿a dónde vais?”, “a por pan blanco”, erderaz ez gekixen, “a por pan blanco”, ta poltxikatik atara eta holako txusko bana emun oskun eta gu bueltan etxera.
- Zenbat urte zeukatzun zuk orduan?
- (Arantxa): Ha-hamalau-edo, ez?
- (Asun): hamalau ez, hamahiru urte. Hamahiru. Baiña orduko kontuak goguan gehixau atzokuak baiño.
- Bai, akordaitteko modukuak dira horreik, e?

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia