Aititerekin ikasi zuen egur-ikatza egiten
Hamar urte zituela, bere aititari laguntzen zion egur-ikatza egiten eta ofizioa ikasi zuen. Urte askotan ibili izan da ikazkin bezala Ispasterko Otoio mendian, beste kide batekin batera egur-ikatza egiten.
- Proiektua: Eako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Andere Gonzalez
- Data: 2012(e)ko irailaren 19a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: ISP-010/021
- Kodifikatzailea: Andere Gonzalez
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-prozesuak , Lanbideak » Antzinako lanbideak » Ikazkinak eta txondorrak
Transkripzioa
- Jon (semea): Eta honegaz lotuta, beste ofizidxo bat be einddakue zara, egur-iketza be bai pillue.
- Bai, bai, barberu be egin dot.
- Jon (semea): Egur-iketza. Eta nora? Eta saltzeko? Eta zer?
- Saldu Bilbora, Bilboko aiuntamientura be bai, eta Gernikako Astrara eta, leku askotara.
- Eta hori noiz egin dozu, hamalau urtegaz be bai?
- Ez, hamalau urteaz ez, baiña... Hamalau urteaz, hamalau urte baiño ariñao, hamar urteaz be bai, aittittaz egonda na txabolan.
- Jon (semea): Aittittegaz iketza eitten…
- Aittittek eitten eban iketza. Ispasterren /Ipistarren/, han Ogellan, baserrittik erunde. Ta, klaro, apurtxu bet [...], hareri... ikeztoidxek igul zuluk eukitten ebazen, zuluk betetako, farolaz argi eitten ibili biher, ta gero tragotxue han, gailletatxue ta tragotxue txabolan barrun aittittaaz.
- Esplikau...
- Baiña...
- Jon (semea): Baiña iketza urte askotan?
- Bai, ene! iketza urte askotan, iketza urte askotan. Erunde... Ipistarren, Otoidxon, Otoidxon, gaztaiñadi sakontxu bat dago, ta hantxe egin genduzen, beste, neu baiño urtebete, urtebete ta erdi gaztiao, Justo Silloniz, nabegaten-eta ibili zan, eta dirue atarateko nunun biher zan /bizen/, zeozer ein ein biher zan /einbizen/ hori, eta esan neutson: "Hantxe, hantxe [jazek] egur ona, hantxe. Apurtxu bat kostauko jaku, baiña eingo juau". Baiña, pentsauzu, iketza lehelengo ein, etara ikeztoittik, ta hartun eta astue sartzeko lekura artin lepun erun biher ixeten gendun... hori. Gero astuk burdire eta gero burdittik kamiora.
Egilea(k): Xabat Plaza Gogenola (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!