Errementarien lan egiteko modua
Tresna ezberdinak zituzten lanerako: hauspoarekin burdina berotzen zuten eta mailuarekin moldeatu egiten zuten. Burdina gori-gori zegoen bitartean, mailuarekin forma ematen zioten. Sua pizteko egur-ikatza erabiltzen zuten eta hau mantentzeko egur-minerala.
- Proiektua: Eako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea - Andere Gonzalez
- Data: 2012(e)ko irailaren 19a
- Iraupena: 0:00:55
- Erref: ISP-010/020
- Kodifikatzailea: Andere Gonzalez
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-prozesuak , Lanbideak » Antzinako lanbideak » Errementariak, ferratzaileak
Transkripzioa
- Ta, ze material erabiltzen zenduen, ze tresna erabiltzen ziñuezen? Esan dozu hauspue, ez?
- Hauspue berotuteko eta martillue...
- Jon (semea): Emoteko.
- Moldiei emoteko...
- Jon (semea): Ta gero bertan?
- Burdiñie suten berotu, gorri-gorri-gorri, kaldiaute lantxerik, ure botaten balego lantxerik, [zera]. Eta burdiñie beruen erreza da moldietan, bestela [ha] eitten jatzu, igul lar gogorrei atrapetan badozu ezkiña baten, krak, zertu.
- Jon (semea): Eta gero iketza? Egur-iketza edo...?
- Ez, ez, minerala. Bizteko egur-iketza, sue bizteko, egur iketza ipintten gendun apur bat, baiña gero minerala iketza generalin.
Egilea(k): Xabat Plaza Gogenola (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!